#520 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 11. etapa

Roglicek (TJV) bigarren etapa garaipena

Gaur ere Cort (EFN) protagonista izan bada ere, azkenean etapa garaipena Roglicek (TJV) eraman du Mas (MOV) eta Lopezen (MOV) aurretik. Cortek beste laukote batekin osatutako ihesaldian egin du bidea eta azken metroetan hartu diote aurre liderrek. Eikingek (IWG) ondo eutsi dio lidergoari etapan hamargarren postuan sailkatuta, beraz, gorriari eusteko moduan da. Bestelako notizia Alex Aranburuk (APT) Vuelta utzi izana izan da atzoko erorikoa tarteko. Philipsen (AFC) eta Carrek (EFN) lasterketa utzi dute.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#517 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 8. etapa

Jakobsenek (DQT) bigarren etapa garaipena Vuelta honetan

Aurreko podcastean aipatu moduan, gaurko etapa azkarrentzako zen eta hala izan da. Jakobsenek (DQT) irabazi du etapa Dainese (DSM) eta Philipsenen (AFC) aurretik, aurtengo gizonik azkarrenak seguruenera. Honenbestez, Jakobsenek bigarren etapa garaipena lortu du, Philipsenen kopurua berdinduz. Hori bai, 9. etapan berdez Jakobsen abiatuko da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#513 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 2. etapa

Philipsen (AFC) nagusitu da Vuelta honetako lehen esprintean

Vueltako 2. etapa espero bezala esprintean amaitu zen. Azkarrena Philipsen (AFC) eta horrenbestez Alpecin taldeak hiru handietan etapa garaipenak lortu ditu aurtengoan. Alex Aranburu (APT) ere bikain 5. sailkatuta eta maillot berdearen lehian sartuta. Ezin ahaztu 6. sailkatu den Jon Aberasturi (CJR) eta ihesaldian izan den Xabier Mikel Azparren (EUS). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#511 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 21. etapa

Van Aertek (TJV) 3. etapa garaipena lortu du, oraingoan esprintean

Amaitu da aurtengo Tourra eta podcast honekin eguneroko saioei amaiera ematen diegu. Azken saio honetan Van Aertek (TJV) lortu duen etapa garaipena azpimarratzen da, eta nola Cavendish (DQT), maillot berdearen jabe izan bada ere, errekorra gainditu ezinda geratu den. Dakizuen moduan Pogacarrek (UAD) bigarren Tour garaipena lortu du honenbestez eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan Tropelan puntu banaketa nola geratu den errepasatzeari ekin dio multzoz multzo.

Hau amaitu bada ere, ez ahaztu hurrengo hitzordua Tokioko Olinpiar Jokoak ditugula.

Podcastera harpidetu

#456 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 15. etapa

Philpsenek (UAD) etapa garaipena lortu du Vueltan

2020ko Espainiako Vueltako 15. etapa, maldan gora izan bada ere, esprintean amaitu da. Bertan indartsuen Philipsen (UAD) gaztea izan da Ackermann (BOH) eta Steimleren (DQT) aurretik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta gaur jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.