#405 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 8. etapa

Peters (ALM) izan da ihesaldian sartu eta bakarrik helmugaratuta 8. etapa poltsikoratzeko

“Besteak” multzoan %1,5ak bakarrik duen Peters (ALM) txirrindulari frantsesak eraman du gaurko Pirinioetako lehen etapa. Zakarin (CPT) ihesaldiko txirrindularirik indartsuena izan zitekeela pentsatu badugu ere, maldak jaisteko baldartasunak, etapa garaipenetik kanpo utzi du.

Hautagai nagusien artean Jumbok Dumoulin (TJV) lanean jarri eta sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu da. Lider aldaketarik ez eta Adam Yatesek (MTS) jarraituko du horiz, baina ezin ahaztu hautagai nagusien artean Pinotek (FDJ) txakalaldi edo ezintasunagatik sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu dela.

Etapak emandakoaren inguruko podcast hau Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean entzun ahalko duzue, baita 9. etaparen aurre analisia ere.

#332 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 17. etapa

2019ko Italiako Giroko 17. etapan berriro ere protagonista etapa ehiztariak izan dira. 30 bat laguneko ihesaldia eta bertan indartsuena Peters (ALM) frantziarra izan da. Atzetik Chaves (MTS) eta Formolo (BOH) iheskideak helmugaratu dira. Sailkapen nagusikoen arteko erasoak azken igoeran izan dira Movistarrekoen eskutik. Lehenik Mikel Landak (MOV) egin du aurrera eta atzetik Carapaz (MOV) eta Miguel Angel Lopez (AST) izan ditu. Atzerago Nibali (TBM) eta Roglicen (TJV) tropeltxoa.

Hau eta 18. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digu podcast honetan.