Etapa mugitua izan zen atzokoa. Ihesaldi desberdinek tropela zatitzea ekarri zuten eta helmugaratu zen tropel nagusia 45 bat kidekoa izan zen. Noski, multzo honetan ez zeuden ez Petacchi, ezta Cavendish ere, beraz, ez gintuen harritu azken kilometroetako ihesaldi batek garaipena bereganatzea.
Colle de Galloren igoeran Garzelli, Horner, Leipheimer, Pellizotti, Rogers, Arroyo, Cunego eta Boasson (bezperako garailea) zortzikote arriskutsua tropelaren aurretik zen. Lortutako errentarekin Leiphemier birtualki lider izan zen karreraren une batean, baina LPR taldeak gogor ekin zion lanari zortzikotea harrapatzeko. 16 kilometrotan aurreko txirrindulari guztiek bat egin zuten eta Liquigas tropela kontrolatu nahian jarri zen buruan. Columbia-High Roadek Cavendish tropelean ez zuenez, ihesaldi saiakera egin zuen Siutsou txirrindulari bielorrusiarrarekin helmugarako 15 kilometro faltan. Lonbardiako itzuliko ibilbide zaila egin behar zuten azken kilometroetan eta ibilbideak ihesaldiari mesede egin zion. Bide estu, kurbatu eta har-bideek tropelari oztopo gehiago eragin zieten Siutsouri baino. Azkenean Siutsou 21 segundoko errentarekin helmugaratu zen Columbia-High Road-i aurtengo Giroko hirugarren garaipena emanez. Eta beharbada kontutan hartu beharreko beste datu bat: bigarren eta laugarren postuak ere Columbia-High Roadeko bi kidek eskuratu zituzten, Boasson eta Rogersek.
Atzoko etapak, ordea, alde ilun bat ere utzi zigun. Culmine di San Pietroren jaitsieren Pedro Horrillo txirrindulari ermuarrak 80 metrotako pendizetik behera erori zen. Gorputz osoan jaso zituen hausturak eta berehala bidali zuten erietxera. Koma egoeran aurkitzen da baina heriotza arriskutik kanpo omen dago. Gure animorik beroenak Rabobankeko txirrindulari euskaldunari.

37 urteko Beltran izan zen lehena EPOarekin akusatua orain egun gutxi, eta gaur 27 urteko Dueñas. Honen kasuan polizia frantziarrak sustantzien frogak aurkitu ditu bere gelan, beraz, ezin ezan egoera berean dagoenik. Dueñasek erlojupekoan egindako analisietan eman zuen positibo Hori jakinda, ohikoa den bezala, polizia frantziarrak miaketa burutu du zegoen gelan eta sustantziak aurkitu aurreratu dizuedan bezala. Ondorioz Frantzian onartu berri den sustantzien legearen arabera, 75000 eta 5 urterainoko kartzela zigorrari aurre egin beharko dio. Oraindik komisarian omen dago Barloworldeko gaztea.
Askok morboa sustatzearen errudun joko nauzue, baina ezin dut utzi albo batera atzo jaso genuen berri hau. Gainera niri ematen didate amorrurik gehien holako gertaerek, inguruko askok tribialki jotzen baitituzte txirrindulari guztiak “dopatzailetzat”. Eta horrek sutu egiten nau.
Hilabete asko pasa ondoren Danilo Di Lucaren auzia bukatu da, eta CONIko (Italiako Batzorde Olinpikoa) epaileak arrazoia txirrindulariari eman dio. Franceso Plotinoren hitzetan, hala deitzen baita epailea, “Zoncolango etaparen ostean Di Lucak� emandako balore arraroak produktu dopanteen erabileraren ondorio izatearen hipotesia ez da beharrezko probabilitate mailara iritsi”.