Riccò kartzelara eta Saunier etxera

Ricc�ren positiboa TourreanVDB adiskideak eman digu Ricc�ren positboaren berri. Ezusteko latza txirrindularitzarentzat zalantzarik gabe eta Beltran eta Due�asek zeresana eman badute azken egunotan, Ricc�renarekin errematatu delakoan nago. Aurreko artikuluan ia bi espainiarrak azkena izango al ziren galdetzen nuen, baina garbi da ezetz. Eta beharbada ez da italiar gaztearekin amaituko. Continue reading “Riccò kartzelara eta Saunier etxera”

Eta otsailean gehiago

Orain astebete eskas izan nuen Aketza Peñaren auziaren berri irratian. Egia esan ez du oihartzun handirik izan eta aitortu behar dut juxtu juxtu jakin nuela. Aketza Peña

Iaz askotan galdetzen nuen ia norbaitek Peñaren inguruko berririk bazuen harritu egiten baininduen beste auziekin alderatuta zegoen informazio ezak. 8 hilabete beranduago eman dute kontraanalisiaren berri eta baieztatu egin da Trentoko Giroko positiboa. Dagoeneko taldetik baztertua zegoen Zallako txirrindularia eta bi urterako inhabilitazioari aurre egin beharrean aurkituko delakoan nago. Zergatik ez dugu orain arte auziaren inguruko berririk izan? Non dira Peñaren adierazpenak? Onartzen al du ebazpena? Euskaltel-Euskadik zer ardura du auzi honetan?

Eta otsailean gehiago. Bai, Mayoren auziaren inguruan berri gehiago espero dira hilabete honetan zehar. Hoberako ala txarrerako, Mayoren berriek presentzia gehiago dute komunikabideetan. Beharbada normaltzat jo beharko litzateke.

Urtea hasi besterik ez da egin. Pasaporte biologikoa ere hor dago, iazko eskandaluei aurre egiteko lixto. Hori diote behintzat. Ikusiko dugu, izan ere, mesfidantzak leku gehiegi hartu du txirrindularitzan.

Mayoren laginak II. Positibo baieztatua

Mayo_giro07Aurrekoan kulebroiaz hitz egiten nizuen eta ikusten duzuen bezala hala suertatzen ari da. Seguru oraindik zer esan handia emango duela eta izenburuan islatzea erabaki dut, Hollywoodeko pelikula onen jarraipenei bezala hasierako tituluari erromatar zenbaki bat gehituz.

Ia bi hilabete pasa dira Mayoren negatiboa jakin genuenetik eta 24 ordu gutxiago Pat McQuaid-ek gaur ezagutu dugun kontra analisiaren kontra analisia nahi zuela aurreratu zuenetik. “Mayoren laginak”en aurreratzen nizuena jazo da, hots, azterketa honek positibo emango zuela. Ez ditut arrazonamenduak errepikatu nahi, beraz, jakinmina baduzue, idatzitakoaren azken artikuluak irakurri ditzakezue. Continue reading “Mayoren laginak II. Positibo baieztatua”

Mayoren laginak

Euskal txirrindulari asko ginen abuztuaren 20a noiz iritsiko ote zen zain, hori izango baitzen Mayoren kontraanalisiaren berri emango zigun data. Prentsan begiratu genuen, internet sarean webguneetan surfean aritu ginen, irrati-telebistei harreta berezia jarri genien, baina abuztuko aste harek kontraanalisiaren berririk ez zigun eman. Mayo Giroan

Denborak aurrera egin zuen eta Mayok Kalakan eginiko agerraldi publikorarte ia ahaztu zitzaidan Igorrekoa kontraanalisiaren zain zela. Gainera kasualitatez parean tokatu zitzaidan eta hamar minutu besterik ez nituen ikusi. Nire artean nion: “oraindik ez dute emaitzik eman? Positibo eman zuenean azkar asko bidali zuten ba etxera bizkaitarra!!”. Adi-adi entzun nituen bere adierazpenak, eta egia esan sentsazio txarra jaso nuen. Beharbada kazeta mundua ez da Iban gustura mugitzen den lekua (gogoratu Frantziako Tourreko motoko kamaralaria) eta nire iritziz ez zen gai izan bere burua behar bezala defendatzeko. Nik behintzat ez nion sinistu. Continue reading “Mayoren laginak”