Dueñas ere bai

Moises Due�as37 urteko Beltran izan zen lehena EPOarekin akusatua orain egun gutxi, eta gaur 27 urteko Dueñas. Honen kasuan polizia frantziarrak sustantzien frogak aurkitu ditu bere gelan, beraz, ezin ezan egoera berean dagoenik. Dueñasek erlojupekoan egindako analisietan eman zuen positibo Hori jakinda, ohikoa den bezala, polizia frantziarrak miaketa burutu du zegoen gelan eta sustantziak aurkitu aurreratu dizuedan bezala. Ondorioz Frantzian onartu berri den sustantzien legearen arabera, 75000 eta 5 urterainoko kartzela zigorrari aurre egin beharko dio. Oraindik komisarian omen dago Barloworldeko gaztea.

Cardenas zuen Dueñasek gelakide. Honek ere lasterketa utzi omen du eta oraingoz ez da beste berririk publikatu. Ez ninduke harrituko Cardenas ere tartean sartuko balute. Bestalde, Barloworldeko ordezkariek esan dutenez, txirrindulariarena da ardura guztia eta ez du taldearekin zerikusirik. Taldetik baztertu dute espainiarra eta Liquigasen kasuan bezala, Barloworldek ez du arazorik izango lasterketan jarraitzeko.

Beltran eta Dueñas, beraz, oraingoz lasterketatik kanporatuak izan dira Epoarengatik. Bata ustez dopatu zelako, bestea, berriz, froga eta guzti. Kasualitatea, baina biak espainiarrak. Hori bai, talde ezberdinetakoan. Zer pentsatua behintzat ematen du. Aurtengo edizioko azkenak izango al dira?

Argazkia: www.teambarloworld.com

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.