Amildegiaren ertzean

Denbora aurrera dihoa, eta Igor Gonzalez de Galdeanoren gidaritzapean sortuko den Euskaltelen proiektu berriak oraindik galdera ikur eta hodei ilun asko aurkezten ditu etorkizun hurbilean. Victor Cabedoren zorigaiztoko istripuak une hartan bigarren maila batean utzi bazuen ere, Amets Txurruka eta Ivan Velascoren gainean hartutako erabakiak soka luze xamarra ekarri du (taldean izandako zazpi euskal txirrindulari […]