Euskaltel ezer gabe geratu da

Ezer gabe baino, zor askorekin eta egoera tamalgarrian geratu dela esan beharko nuke. Izan ere iraila hasieran aurreakordioa sinatu zela jakin zenean gutxienez salmenta batez hitz egiten hasi ziren, eta ondorioz, diru sarrera batzuez, BPCT enpresak indarrean zituen kontratuei aurre egiten lagunduko zien diru sarrerez. Azkenean, ordea, hain ondo saltzen saiatu ziren berri hura bertan […]

Fernando Alonso Euskaltelen salbatzaile?

Gaur suak bolbora erretzen duen moduan zabaldu da Fernando Alonsok Euskaltelen, hobe esanda, Basque Pro Cycling Team SLU enpresaren World Tour lizentzia erosteko aurre akordioa gauzatu duela. Asteburuan Sabadell aipatu bazen ere, azkenean Alonso Formula 1eko gidari asturiarra izan da dirua jarri duena. Harrituta? Beno, ni ez horrenbeste. Gogoan baduzue Contador Armstrongekin batera Astana taldean […]

2013ko Tourrean 8ko taldeak izan daitezke

Armstrongen zurrunbiloak betetzen baditu ere egunkarietako nahiz sareko orrialdeak, txirrindularitzak aurrera darrai eta gaur 2013ko Frantziako Tourra aurkeztu dute, lasterketaren 100. edizioa izango dena. Berezia, beraz, hurrengo urtekoa. Post honetan ez dut ibilbidearen inguruan hitz egin nahi aurrerago egin ahal izango baitugu lasaiago. Nire ustez notizia Prudhommek 9ko taldeak beharrean 8ko taldeak izateko askoa adierazi […]

Amildegiaren ertzean

Denbora aurrera dihoa, eta Igor Gonzalez de Galdeanoren gidaritzapean sortuko den Euskaltelen proiektu berriak oraindik galdera ikur eta hodei ilun asko aurkezten ditu etorkizun hurbilean. Victor Cabedoren zorigaiztoko istripuak une hartan bigarren maila batean utzi bazuen ere, Amets Txurruka eta Ivan Velascoren gainean hartutako erabakiak soka luze xamarra ekarri du (taldean izandako zazpi euskal txirrindulari […]