Hushovd eta Andy Shleck ez dira Donostian izango

Azken berrien arabera, Hushovd eta Andy Schleck ez dira bihar jokatuko den Donostiako Klasikoan izango. Bagenekien Schleck anaietan gazteena ez zela lehiatzera etorriko eta horrek ez dit hainbeste penarik eman nahiz eta Tourreko bigarrena hemendik ikusteak poz emango lidakeen.

Norvegiarrarekiko ezin berdina esan. Ortzadar maillota euskal errepideetan izateak bere garrantzia duelakoan naiz. Ez dakit gero zein jarrerarekin ekingo zion lasterketari, baina banuen bai Hushovd ikusteko gogoa.

Kontuan izan bi hauek hautagai nagusien multzoan aurkitzen zirela eta zuetako zenbaitek aukeratuak izan direla.

#46 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011

Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#40 Tropela.net podcastak: 16. etaparen kronika

Axier Sukia, Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasorekin (@elizaso) Tourreko 16. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Zalantzarik gabe aipagarriena Hushovdek bigarrengoz lortu duen etapa garaipena izan da, baina ezin ahaztu oilarren arteko lehia hori ere. Izan ere Contadorrek 2. mailako mendatean erasoa jo du eta bere arerio zuzena de Andy Schlecki minutu inguruko denbora ateratzea lortu du. Ez zirudien ezer asko eman behar zuenik gaurko etapak baina guztiz kontrakoa izan da podcastean entzun dezakezuen moduan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#36 Tropela.net podcastak: 13. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 13. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Munduko txapelduna izatearen madarikazioa Hushovdekin amaitu dela azpimarratzen dute Norvegiarra izan baita etapa garailea eta bikain baitabil aurtengo Tourrean. Roy eta Gilberten lanak mendiko eta erregulartasun mailloten duten lehiekiko ere aipatzen dituzte. Euskaldunei dagokionez, berriz, Haimar Zubeldia euskaldunen artean indartsuenak etapa garaipenen bat lor dezakeela uste da.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#32 Tropela.net podcastak: Tourreko lehen asteari errepasoa

Tourra lehiatzen ari diren txirrindulariek gaur izan dute lehen atseden eguna. Atseden egun hau probestuz, Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi batek hartu du parte: David Etxebarriak (@davidetxebarria). Eskerrik asko Davidi gure gonbitea onartu izanagatik.

Lau solaskide hauek lehen asteko erorikoez, euskaldunez, faboritoez, hurrengo egunetan ikus dezakegunaz eta gertakari “ilunez” (atzokoan auto batek Flecha eta Hoogerland bota zituenekoa eta gaur jakin den Kolobneven ustezko positiboa) izan dituzte mintzagai. Eta noski, Tropelako lehen postuen inguruan ere aritu dira.

Podcast hau gustuko izan baduzu, hemen dituzu aurreko podcastak entzungai.