Herri xehea, jauntxoen gainetik

ArredondoFroome, Nibali, Rui Costa edota Hornerren baimenarekin, joan den denboraldian, askoren ustez, Kolonbiako kakalardoen itzulera izan zen aipagarriena: Uran, Henao, Quintana eta Betancur nabarmendu ziren. Bada aurten, urteko lehen lasterketetako batean, Argentinako San Luiseko Tourrean, beste kolonbiar bat dabil bolo-bolo: Julian Arredondo -ondoko argazkian, Quintanari bostekoa ematen-. Ez da gutxiagorako, maldan gora bi etapa irabazi ditu eta. Ipurdia erakutsi dio tropelari 25 urteko igotzaileak. Continue reading “Herri xehea, jauntxoen gainetik”

Horner: “Es posible on sábado”

Halaxe esan dio Hornerrek kazetariari, larunbatean saiatuko dela falta zaizkion 3 segundoko aldea murritz hori baino gehiago ateratzen aurtengo Vuelta irabazteko. Eta konturatuko zineten moduan, estatubatuarrak gazteleraz Madrileko alkateak ingelesez baino dezentez hobeto egiten du.

Raulek Hornerrek egin zuena ekarri zigun gogora. Bada ez, Raul, podiumean izateaz gain lasterketa irabazteko zorian da urrian 42 urte beteko dituen estatubatuarra. Horrelakorik ikusteko ere! Continue reading “Horner: “Es posible on sábado””

Kristona, Chris

Euskaltel-Euskadi eta Fernando Alonsoren arteko hitzarmenak itzalean utzi zuen atzo Hornerren garaipena Espainiako Vueltan. Pena da, Txikitok -hala esaten omen zioten Saunier Duval taldean zegoenean- handia egin baitzuen. Bigarren etapa garaipena eta liderraren maillota soinean. Baietz podiumean bukatu. Zergatik diodan Hornerrek podiumean bukatuko duela? Bada Hazallanasen gora egindakoa oso handia izan zelako. Ez alferrik, faborito nagusiari, Nibaliri, 48 segundo atera zizkiolako, eta hori asko da. Ez zuen behera egin azken kilometroetan, egurrean egin zuen igoera makurra. Purito eta Valverderi minutu bat baino gehiago atera zien, harrapazak… Continue reading “Kristona, Chris”

#57 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2012. Errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012ari errepasoa egiten diote podcast honetan. Txirrindulariez gain, ibilbidea eta Tropelako sailkapena dituzte mintzagai.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Bigarrena jarraian Puritok

20120406-202819.jpgJoaquin Rodriguez (KAT) etapa ehiztari bikaina dela agerian geratu da. Bigarren garaipena lortu du jarraian eta lidergoari eutsi dio. Gaur ere bigarren Samuel Sanchez (EUS).

Ihesaldiak sortzen saiatu dira. 16ko bat osatu osatu da, baina Sky taldeak ihesaldian inor sartzerik lortu ez duenez, tropelari ederki tira dio saiakera zapuztu arte. Ibilbidea, ordea, iheslariei aukera emateko modukoa zenez, saiakera gehiago izan dira. Continue reading “Bigarrena jarraian Puritok”