Horner: “Es posible on sábado”

Halaxe esan dio Hornerrek kazetariari, larunbatean saiatuko dela falta zaizkion 3 segundoko aldea murritz hori baino gehiago ateratzen aurtengo Vuelta irabazteko. Eta konturatuko zineten moduan, estatubatuarrak gazteleraz Madrileko alkateak ingelesez baino dezentez hobeto egiten du.

Raulek Hornerrek egin zuena ekarri zigun gogora. Bada ez, Raul, podiumean izateaz gain lasterketa irabazteko zorian da urrian 42 urte beteko dituen estatubatuarra. Horrelakorik ikusteko ere!

Askok Nibaliren ahultasuna ikusi dute gaurkoan, nik berriz, zuhurtzia eta esperientzia. Eta horretaz jabetzeko gaurko etapako denborak ikusterik besterik ez dago. Hornerrek atzetik Purito eta Valverde 20 segundora iritsi dira helmugara eta Nibali 25 segundora. Horner da aldea ateratzea lortu duen bakarra indarrez gainezka baitago gainontzeko hiru faboritoekin alderatuta. Aldiz, Purito eta Valverdek 5 segundo besterik ez dizkiote atera. Hor dago marrazoak erakutsi duen odol hotza eta egoera horretan indarrak neurtzen.

Gaur euria izango dute lagun tropelean geratzen diren 148 lagunek. Narancoko igoeran amaituko da etapa baina ez zait iruditzen eraso gehiegirik izango denik bihar faboritoei dagokienez; guztiak larunbataren zain izango dira, indarrak gordetzen. Horrela izango delakoan naiz, nioen moduan, lasterketa eguraldiak aldrebesten ez badu behintzat. Bai, lehia estua ikustear gaude bai gaur eta, batez ere, bihar.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.