#104 Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015, 2 atseden eguna

Froome, Quintana, Contador, Van Garderen, Valverde eta NIbaliPost honetan Imanol Lluciak (@ImanolLlucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Frantziako Tourreko bigarren asteak eman duenaren inguruko azterketa aurkituko duzue. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Zer gertatu da 4 izugarriekin? Froomek Tourra erabakita utzi al du?
– Lasterketan zehar helburuak aldatzea bertute bat da
– Ezustekoak izan dira
– Nola sartzen ditu Tropelak eguneroko emaitzak?
La Course abian da!
– Alpeen zain

argazkia: http://www.skysports.com
Continue reading “#104 Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015, 2 atseden eguna”

Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)

etapa 11Atzoko etaparen ostean, hona hemen Pirinioetako bigarren etapa handia. Hurrengo etapa benetan etapa mendatetsua izanik eta ibilbidearen ezaugarriak ikusirik, ihesaldi batek aukera bikaina izan dezake helmugara iristeko. Hasiera hasieratik ihesaldi indartsu bat antolatzeko aukera egongo da eta txirrindulari arriskutsu bat sartu ezean, ez dugu uste SKY-k intentzio handirik izango duenik ihesaldia zapuzteko.

Lehen mendate serioa, Col d’Aspin izango da, 12 km 6,5%ko 1º mailako mendatea. Gaina helmugatik 50 km-tara dagoenez, ihesaldiak bertan lor dezake abantaila. Sailkapenean urrun dauden igotzaile politek ihesaldia harrapatzeko helburuarekin irtengo direnez, goi mailako ihesaldi bat espero dugu. Gerora, aski ezaguna den Tourmalet (17,1 km 7,3%) handia igo beharko dute txirrindulariak, etapa garaipenaren jokoan epaile bihurtuko den mendate gogorra (Hors Category), goranzkoan ez bada, beheranzkoan. Tourmalet gaina helmugatik 40 km-tara pasako dute, gerora jeitsiera luzea izango dutelarik (31 km), Cautereteko (6,4 km, 5%) azken 7 km-ak egin arte. Continue reading “Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)”

Aurre analisia: 10.etapa: Tarbes/La Pierre-Saint-Martin (167km)

etapa 10Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.

Pirinioetako hirukotearen lehen etapa hau, goi mendateekin lehen kontaktua izango da, eta horrek beti dakar urduritasun puntu bat. Hala ere, etapa erosoa izango dute Col de Soudet biartean, ibilbide laua lagun izango dutelarik. Azken mendatea, 15,3 km 7,4%-ko maila bereziko (Hors Category) mendatea da, eta beraz, goi mailako txirrindularitza espero da, Tour hau irabazi nahi duten txirrindularien arteko lehen mokokadak ikusiko ditugularik. Continue reading “Aurre analisia: 10.etapa: Tarbes/La Pierre-Saint-Martin (167km)”

Bi handiak

Pare bat hilabete pasa dira urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourrera begira itzuli handietako lau handien prestaketa nola zihoan aztertu genuenetik. Ordura arterakoan Quintana zen beharbada emaitza onenak zituenak, eta Contador berriz exkaxenekin zena. Bi hilabete hauetan ordea gauzak aldatu dira, majo gainera.

Pintoko txirrindulariak Giroa irabazi du, bere bigarrena, guztira bere zazpigarren itzuli handia izan dena. Marka itzela dudarik gabe.

Continue reading “Bi handiak”

Nolakoa izango da aurtengo Tourreko hautagai nagusien multzoa?

4 izugarriak

Tourra badatorrela antzematen dugu egun hauetan eta halaxe iragarri du Suitzako Tourra ETB-ek ere, Tourra prestatzeko txirrindulariek erabiltzen duten test moduko lasterketa, Froomek irabazi berri duen Dauphineko Kriteriumaren moduan.

Tourraren usaia dugu gure sudurreko mintzetan dagoeneko. Horren isla Tropelan egun gutxi barru Tourreko lehiaketarako kiniela egiteko epea irekiko dela da. Gogoz izango zarete, ezta? Baita neu ere!!

Ez nuen post hau idazteko asmorik baina yves77-k idatzi duen iruzkina eta gero animatu egin naiz. Nolako kiniela prestatuko ote du Tropelak 2015erako Tourrerako? Hautagai nagusien multzoan zenbat txirrindulari eta zein izango dira? Zenbat aukeratu beharko dira?

Continue reading “Nolakoa izango da aurtengo Tourreko hautagai nagusien multzoa?”