Ehun metro

Ehun metro Ramon Saizarbitoriaren eleberri ezagun bat da. Bertan kontatzen da nola ETAkide bat poliziengatik ihesi doan Donostiako alde zaharrean, metro horietan bere bizitza guztia kontatzen du.

Gaur poliziarengatik ez, baina ihesean aritu den bat Pablo Urtasun Urdiaindarra izan da. Ehun metro falta izan zaizkio besoak altxatzeko Saint-Quentin-eko helmugan. Etapa hasieran beste hiru lagunekin batera aurrera jo du (Matthieu Ladagnous -FDJ-, Julien Simon -Saur- eta Jan Ghyselinck -Cofidis-). Gutxigatik ez dute normalean tropel nagusiak ezartzen duen diktadura puskatu. Continue reading “Ehun metro”

#65 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2012. Txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Frantziako Tourrean izango diren txirrindularien azterketa egiten dute podcast honetan.

Kiniela egiterako orduan zalantzak? Solaskideen iritziak lagungarri izan dakizkizueke.

#62 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Errepasoa

Eneko Garate (@egarate), losu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroari errepasoa egiten dute:

– Azken astean izan diren etapak
– Sailkapen nagusiko indartsuneak: Purito, Hesjedal eta azken unean muturra sartu zuena, De Gendt.
– Italiarrak podiumetik kanpo!
– Euskaldunak
– Lehen hamar sailkatuak
– Tropelako lehen postuak

Cavendishen aurpegi ezkutua

Hauxe da Cavendishengan ikusten ez dugun aldea. Kamerak ez daudenean horrelakoak egiten dituela dirudi: taldeko auxiliarra aldapa gora bultzaka. Dakizuen moduan araudiaren kontrakoa da. Lehendik ere tropeleko zenbait txirrindularik salatu zuen Cavendish horrela ibiltzen dela.

Ingelesak Ferrari Girotik bidali behar zutela esan zuen publikoki. Hau ikusita, bera bidali beharko al lukete? Hau al da ostadar maillota daraman txirrindulari baten jarrera?

Etxean uso, kalean otso?

Munduko txapelduna tropeleko txirrindulari azkarrena dela gutxik jartzen dute zalantzan. Giro honetan bertan, 7 bat etapa esprintean amaitu zitezkela esan zuen Cavendish-ek, baita 5 bat garaipen lortu zitzakeela ere. Momentuz kalkuluak nahiko ondo doaz, 3tik 2 zakura.

Irabazi ez duen etapa hori Danimarkan lehiatutako azkena izan zen, non Ferrari italiarrak mugimendu erratu batekin lurrera bota zuen britainiarra. Zurrunbilo mediatikoa izan da azken bi egunetan, Goss australiarrak irabazi zuela ere gutxi aipatu delarik.

Continue reading “Etxean uso, kalean otso?”