Gaztea, heldua eta zaharra

Kittelek irabazi du azken etapa eta Parisko podium nagusira Froome, Quintana eta Rodríguez igo dira. Hiru belaunaldi ordezkatzen dituzte lehen hiru sailkatuok.Beharbada, ez duzu ikusita izango Sergio Leoneren Il buono, il brutto, il cattivo (Ona, itsusia eta gaiztoa) western motatako filma, baina pelikula mitikoa da, inondik ere. Hiru pistoleroren istorioa kontatzen du, zein baino zein azkarragoa. Tituluarekin hitz jolasa egiteko baimena hartu dut gaurkoan. Continue reading “Gaztea, heldua eta zaharra”

Armstrongen itzala

Ezusteko handirik ezean, Froomek irabaziko du aurtengo Tourra. Ax 3 Domainesen egin zuen bezala, aurkari guztiak hankapean ibili ditu Mont Ventoux makurrean. Quintana bigarren helmugaratu da eta Mikel Nieve hirugarren. Skyko liderrak Armstrongen erara erakutsi du bere nagusitasuna. Continue reading “Armstrongen itzala”

Logika betetzen ari da (batzuetan)

FroomeAtzo ospatu zen Frantziako Tourreko lehen bakarkako erlojuz kontrako etapa : 33 kilometroko saioa Moint Saint Michel famatuan amaituz (hurrengoa uztailaren 17an eta perfilari dagokionez pixkat desberdina bigarren mailako bi mendateekin). Eta orain arte sorpresak egon dira txirrindularitzako hiru asteko lasterketarik garrantzitsuenean baina lasterketa hasi aurreko teoria betetzen ari da gehien bat.

Chriss Froomek beste kolpe bat eman zuen mahai gainean eta arerio zuzenak gehiago urrundu zituen. Gutxienez 2 minutuko aldea atera zien Valverde, Contador, Mollema, Tem Dan eta konpainiari. Orain sailkapen nagusian 3 minutu eta erdiko abantaila dauka bigarrenarekiko. Pirinioetako lehen etapan lortu zituen lehen aldeak eta atzoko etapan berriro ere. Hemendik aurrera defentsara joko du Kenian jaiotako britainiarrak? Ala oraindik eraso kolperen bat joko du desberdintasun handiagoak lortzeko asmoz? Txirrindularitzako jarraitzaileek espero dugu bigarren bidea aukeratzea. Continue reading “Logika betetzen ari da (batzuetan)”

Gogoeta, Mont Ventouxera bidean

Daniel Martinek irabazi du Pirinioetako bigarren etapa, eta Froomek lider jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, aurkariek ataka zailean jarri dute maillot horia, Sky-k oso egun txarra izan duelako eta Movistarrek bazterrak nahasteko gogoa erakutsi duelako, batez ere etaparen lehen zatian. Sky eta Movistar taldeen arteko buruz burukoa ikusiko al dugu Tourra amaitu bitartean? Continue reading “Gogoeta, Mont Ventouxera bidean”

#Contapott

Izenburua idaztera noanarekin zerikusia duen arren, ez guztiz justua, baina badakizue zein den nire ahultasuna. Kritikak gustura onartuko ditut.

Bagenekien SKYk gaur ez zuela hutsik egingo. Zalantza gainontzekoak nola ibilikoz ziren zen eta gauza asko argitu dizkigu gaurko etapak.

Hautagai nagusiak Froome (%72,1) eta Contador (%27,7) ziren – portzentajeak kalkulatzerakoan Tropelak akatsen bat badu. Eta erabiltzaileek eta pronostikoak esaten zuena bete da, gaur bai behintzat behinik behin. Baina zer gertatu zaio Contadorri? Nire ustez SKYk jarri duen erritmoak lehertu egin du. Egia esan Kreuziger bera (%1,8) hobeto ikusi dut eta bere taldeburua laguntzen geratu da. Oraindik Contador Kreuziger laguntzen ikusiko al dugu aurtengo Tourrean? Continue reading “#Contapott”