Sanremora bidean

10 egun exkax geratzen dira urteko lehen zita garrantzitsuenerako. Egun bakarreko probetan, batzuentzat urteko garrantzitsuena. Milano-Sanremo, ia 300 kilometroz osatutako lasterketa.

Motorrak berotzeko, pare bat aste lehenago izaten da urtero Tirreno-Adriatico itzulia. Italiako bi itsasoak batzen dituen lasterketa berezia. Bertan biltzen dira urteko lehen monumentua lehiatzera doazen txirrindulari gehientsuenak, azkenengo puntua lortu nahian edo.

Gaurko etapako sailkapena ikusi besterik ez dago. Sky talde indartsu batek gidatutako ortzadar maillotak jaso ditu besoak. Benetan fin ikusten da britainiarra, eta orain 3 urte irabazitako lasterketarako hautagai nagusia izango da. Baina tentuz eta gertu izan du 3 aldiz Sanremon txapeldun izan den Freire, baita lasterketa irabazteko hautagai izan daitezkeen Farrar, Sagan edo Modolo ere.

Benetan gogoz dago txirrindularitza zalea Martxoaren 17rako, eta tropela.eus-en sorpresatxo bat gordea dugu. Informazio gehiago datozen egunetan.

Bitartean, nor da zure ustez hautagai nagusia urteko lehen monumenturako? Gure blogari Eneko Garatek (@egarate) argi dauka.

Argazkia: steephill.tv