#380 Tropela.eus | errepasoa 7

Abanikoak protagonista 2019ko Vueltako 17. etapan

Hauxe duzue denboraldiko 7. errepaso podcasta. Audio honetan solaskide Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) dituzue. Hirurek batez ere aurtengo Espainiako Vueltako azken astean sartu garen honetan, ikusitakoaren inguruko analisia egiten dute. Nola ez, horretaz gain podiumeko hiru txirrindulariak izendatzera ere ausartu ausartu dira. Horretaz gain, Yorkshiren laster jokatuko diren Munduko Txapelketak ere mintzagai izan dituzte.

Podcastera harpidetu

#379 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 17. etapa

Gilbertek (DQT) bigarren etapa garaipena lortu du 2019ko Vueltan

Gaur jokatu da Espainiako Vueltako 17. etapa. Dagoeneko Vuelta azken tartean sartu da atzoko atseden egunaren ondoren. Ibilbidea ikusita bazirudien esprintean amaitzeko moduko etapa izan dela, baina azkenean abanikoak sortu dira eta Vueltako etaparik interesgarrienetako bat ikusteko aukera izan dugu. Bigarren etapa garaipena lortu du Gilbertek (DQT) eta ia lidergoa eskuratzekotan izan da Quintana (MOV). Azkenean kolonbiarrak podiumeko postuetara aurreratzeko aukera izan du eta 2’24” aurkitzen da momentu honetan Roglic (TJV) liderraren atzetik.

Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#378 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 16. etapa

Fuglsangek (AST) irabazi du Vueltako 16. etapa

Gaur Espainiako Vueltako 16. etapa jokatu da. Atseden egunaren aurretik, sailkapen nagusiko txirrindulariek beste test bat izan dute, baina atzo bezala, ihesaldiak bidea egin eta bertan izan den Fuglsangek (AST) etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean ahuleziarik nabarmenena Quintanak (MOV) erakutsi du, baina Valverde (MOV) taldekidea ere ez da fin ibili eta segundo batzuk galdu ditu helmugan nahiz eta 2. postuari eusteko gai izan den. Lider Roglicek (TJV) jarraitzen du.

Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#377 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 15. etapa

Kuss (TJV) gazteak lortu du etapa garaipena Vueltan

Gaur jokatu da etapa Espainiako Vueltako etapa erregina eta ihesaldik lortu du etapa garaipena. 17 txirrindulariz osatutako tropeltxo batek egin du aurrera eta tartean ziren Ion Izagirre (AST) eta Oscar Rodriguez (EUS) euskaldunak, baina indartsuena Kuss (TJV) izan da. Faboritoen artean indartsuenak Roglic (TJV) eta Valverde (MOV) izan dira eta ez du esloveniarrak inongo arazorik izan maillot gorriari eusteko.

Hau eta gehiago izan du mintzagai Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#376 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 14. etapa

San Bennettek (BOH) beste etapa garaipen bat lortu du

Kantabriatik Asturiaseko bidea hartu du Espainiako Vueltak gaur jokatu den 14. etapan. Esprinterren taldeek kontrolpean izan dute sortu den ihesaldia eta Sam Bennett (BOH) izan da garailea. Hori bai, esprinta azken kilometroan izan den erorikoak baldintzatu du. Badirudi horien guztien artean Mezgec (MTS) izan dela kaltetuena. Sailkapen nagusikoak erorikoan ere izan arren, ez dirudi inongo zauri kezkagarrik izan dutenik. Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz.

Gaurko etapa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruan hitz egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu