COVID-19ak eragindako etxeratzearen ondoren, Dauphine Kriteriuma dugu denboraldi berrekite honetan lehen itzulia. Bera xehetasun osoz aztertzeko Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.

Euskara, teknologia eta txirrindularitza
COVID-19ak eragindako etxeratzearen ondoren, Dauphine Kriteriuma dugu denboraldi berrekite honetan lehen itzulia. Bera xehetasun osoz aztertzeko Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.


Denboraldiko lehen monumentua izango da larunbateko Milan-Sanremo klasiko handia. COVID-19ak abuzturaino atzeratzea eraginda, beraz, udazkeneko eguralditik udarako berotan murgilduta jokatuko da aurtengo Italiako monumentu hau. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira klasikoaz hitz egiteko eta, nola ez, momentu honetan bolo-bolo dagoen Jakobsen (DQT) txirrindulariaren eroriko larria.

COVID-19ak guztiz baldintzatutako denboraldi honetan, txirrindulariek berrekin diote denboraldiari. Tropelan hurrengo kinielak Strade Biancheko klasikoak ditugu, gizonezko zein emakumezkoenak. Hauek aztertzeko bildu dira podcast honetan Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso).
Denbora tarte batez geldirik izan ondoren, denboraldiari berrekiteko moduan gaudela ikusita, Iban Hernandez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikrofonoen aurrean jarri dira. Egutegi berriari errepasoa egiteaz gain, azken egunetako zenbait berri ekarri dituzte audio berri honetara. Bagatoz bueltan!

Eguneratua 2020/05/25: La Course eta emakunezkoen Paris-Roubaix Tropelan izango dira ondo bidean.
Pandemiaren eragina arlo guztietan nabaritu dugu, baita ondo dakizuen moduan Tropelan bertan ere. Denboraldi hasieran lasterketak bertan behera utzi zituzten, Paris-Nizaren amaieran ere eragin zuelarik.
Orain aste batzuk UCIk lasterketen egutegi berria kaleratu zuen. Bertan abuztuaren 1ean berrekingo zaiela lasterketei adierazten da. Strade Biancheren bi lasterketak jokatuko lirateke egun horretan, emakumezko zein gizonezkoenak. Azkena, aldiz, Espainiako Vueltaren azken etapak izango lirateke, azaroaren 8an amaitzea aurreikusten baita. Hiru hilabete baino zertxobait gehiagotan ospatuko lirateke, horrenbestez, denboraldi honetan gure egutegiko lehiaketak, falta diren 18 lehiaketak eta aurten gehitzea erabaki dugun emakumezkoen Paris-Roubaix klasikoa.
Aurten jokatuko ez direnak Itzulia, Donostiako Klasikoak – emakumezko zein gizonezko -, Volta, Romandiako Tourra, Suitzako Itzulia eta hurrengo urtera atzeratu diren Olinpiar Jokoak.
Egutegi honek aurrera egiten badu bederen, uztailaren 24ean irekiko genuke Strade Biancheko kinielak egiteko epea. Gogoratu orain artekoak ezabatu egingo ditugula eta berria egin beharko dugula. Izan ere, parte-hartzaile eta taldeak desberdinak izan daitezkeenez, multzoen antolaketa berria egin beharko ditugu.
Edozein aldaketa edo berri gure Telegrameko kanalean, Twitterren nahiz Facebooken aurkituko duzu.
Ea ba urtearen bigarren zatian txirrindularitzaz gozatzeko aukera izaten dugun!