Aurreko bi urteetan Frantziako Tourrean Tropela Elkarteak antolatu duen lehiaketetan sariak izan dira eta ez nolanahikoak. Bukaerako irabazleentzat babesleek eskainitako sari ederrak izan dira baina guretzat sari horiek adinako balioa dute euskal txirrindulariek beraien izerdiarekin bustitako maillotak eskaintzen dizkigutelako (garbitu ondoren noski!!). Tourreko etapa bakoitzerako gure txirrindulariek eskainitako maillot bat baino gehiago bildu genuen.

Amaieran, iazko argazkian ikus daitekeen bezala, Zestoako Bainuetxean sari banaketa eder bat egin zen eta mahaian Mikel Astarloza eta Iker Leonet txirrindulariak, Kepa Iribar Euskadi Irratiko kazetaria eta Egoitz Lizaso Tropela Elkarteko lehendakaria izan genituen irabazleei sariak banatzen. Nabari den bezala, mahaia euskal txirrindulariek eskainitako maillotez gainezka izan genuen hasieran. “Tourrerako erronka!” irakurtzen jarraitu
Urteroko zitari jarraiki, Apirileko erdialdera heldu zaio bere txanda Wallonniako oilar gorriari. Flandesko lehoi zaharrak herriko harbideak ederki astindu ditu beste behin, bere semeen jatorri germaniarrak bide hauen egitura erromatarrak beren baitan sua sortuko balute bezala.
Argazkilaria: “Fotoreporter Sirotti”
Oraindik gaur ikusi dudan erakustaldia gehiegi sinesten ez dudan momentu honetan, azken egunari buruzko informazioarekin natorkizue.