Zorionak Tropela osatzen duzuen guztioi!

Gaur ez da edozein egun Tropela Elkartearentzat. Martxoaren 31a hartzen baitugu kideok proiektuaren sorrera egun bezala. Hori duela bi urte izan zen, 2005ean. Zorionak Tropela! Bi urte alajaina!
Tropelaren jaiotza ez zen egun bateko kontua izan. Hilabete bat lehenago, afariren batean ideia horrekin dezente egoskortu ginen. Baina biharamunean dena baztertu beharrean, egunak aurrera zihoazen heinean ideia mamitu eta proiektuari ekitea erabaki genuen. Horrelaxe jaio zen Tropela proiektua eta webgunea.

Euskal Herriko zaletasun handietako bat, txirrindularitza, aitzakiatzat hartuz, teknologia berrietan gure ama hizkuntza kuttunari, euskarari, ate bat ireki nahi genion. Gure hizkuntzaren erabilera esparrua zabaltzeko ahalegin xume bat.

Ideiarekin bete-betean asmatu genuela ez dut zalantzarik. Euskara hutsezko webgune batean, Frantziako Tourreko lehiaketan 3000 partehartzailetik gora izan genituen, Euskal Herri osokoak eta partehartzaileek beraiek eskatuta Espainiako Vueltan ere lehiaketatxoa egin genuen. “Zorionak Tropela osatzen duzuen guztioi!” irakurtzen jarraitu

Badator Euskal Herriko Itzulia!

Marchante, iazko garaileaUdaberriarekin batera badator Euskal Herrian jokatu ohi den lasterketarik esanguratsuena (Donostiako Kalsikoarekin batera). Aurten Pazkoa astean jokatuko dute (apirilaren 9tik 14ra) eta iaz bezala 6 etapa izango ditu Itzuliak, Urretxun hasi eta Oiartzunen bukatuz. Iaz 2 sektoreko etapa guztiak debekatu egin zituzten eta ondorioz Itzulia 6 egunera luzatu zen. Azken urteetan erlojupeko batekin amaitzen da Itzulia. Iazkoan gainera erabakigarria gertatu zen, ustekabean Gomez Marchantek erlojupekoa irabazi eta txapela jantzi baitzuen. Aurten ere badirudi azken eguneko erlojupekoak zeresan handia izango duela azken emaitzan. Ikusiko dugu.

Oraindik Euskal Herriko Itzulirako zuen kiniela egin ezin badezakezue ere ohar honen bidez adierazi nahi dugu, lehiaketa izango dela. “Badator Euskal Herriko Itzulia!” irakurtzen jarraitu

Bihar, “La Classicissima”

Milano - San Remo 2006Asteburu honetan egun bakarreko probarik famatuenetako bat korrituko da, Milano-San Remo. Esprinterren eremua izan ohi da proba hau eta aurten ere zaila izango da txirrindulari batek tropelari aurre hartzea. Egun bakarreko probetan zaila da norbaiten aldeko apustua egitea baina nire hautagaia Daniele Bennatti da.

Oraingoan ez dut uste horrenbeste poztuko denik Boonen Pozzatok aurrea hartzen badio. Ikusiko dugu.

Zein da zuen hautagaia? Euskaldunik espero al duzue lehen hamar postuetan?

Azkarrena, Koldo Fernandez de Larrea!

Koldo garaipena ospatzenKoldo Fdez. de Larrea (Euskaltel- Euskadi) izan da azkarrena Tirreno-Adriatikoko zazpigarren eta azken etapan azkarrena. Eta bera izan da azkarrena euskal txirrindularietan eskuak gora jasotzen. Bere lehen garaipena 2004an profesionaletara pasa zenetik.

Gainera, lasterketa honetan tropeleko esprinter asko eta asko elkartzen dira, eta denak garaipen gosez noski. Meritu handiko garaipena. Sprint ikusgarria eta indartsua egin zuen eta laupabost txirrindulari aurreratuz, indarrez nagusitu zen arabarra. Bejondeiola!

Ea larunbateko klasikoan, esprinterren egunik “Azkarrena, Koldo Fernandez de Larrea!” irakurtzen jarraitu

Eta orain zer?

Puerto OperazioaDenok jabetuko zineten bezala, hasi da aurtengo txirrindularitza denboraldia. Eta baita ProTourra ere. Baina egun hauetako notizia beste bat da:

Puerto Operazioa daraman epaileak, Serrano jaunak, kasua artxibatzea erabaki du. Gezurra dirudi. Hainbeste hauts harrotu eta orain dena dagoenean utzi eta ahaztera. Epailearen iritsiz tartean zeuden kirolari, zuzendari eta medikuek ez dute inolako lege hausterik egin. Ezin dut sinetsi! Norenak ziren bada aurkitu zituzten odol-poltsak? Eta zertarako? Eta sustantzia ilegalek, ez al zuten jaberik?

Gaia oso delikatua da eta ni ez naiz lege kontuetan aditua, inondik inora! Baina adarra jo digutenaren sentsazioa daukat.

Gainera, horrela izanik, kaltetuak irten diren txirrindulari eta abarrek (Manolo Saizek ere bai?) kalte ordainak jaso beharko dituzte ba, ez? Eta Ullrichek zer eskatu behar du?
Ni jada ez dakit zer egin. “Eta orain zer?” irakurtzen jarraitu