6. etapa. Oiartzun – Oiartzun

EH ItzuliaOraindik gaur ikusi dudan erakustaldia gehiegi sinesten ez dudan momentu honetan, azken egunari buruzko informazioarekin natorkizue.

14km-tako erlojupeko batek emango dio amaiera aurtengo Euskal Herriko Itzuliari. Urte askotan gertatu izan den bezala aurtengoak ere baditu bere tranpatxoak. Askotan esaten da irudi batek mila hitz baino gehiago balio izaten duela eta horri kaso eginez hona hemen erlojupekoa pixka bat hobekiago ezagutzeko balioko digun argazki sorta.

www.altimetrias.com web orriko foroan “Louis” erabiltzaileak jarri zituen argazkiak dira berauek. Bere kamerarekin atereak, espero dezagun ez dezala gaizki hartu guk argazki horiek erabili izana gure web orrian.
Aurreneko hiru irudiak lehenengo aldaparenak dira.

crono2.jpg

crono1.jpg

crono3.jpg
*******************************

Azkenengo irudi hau aldiz, bigarren “aldapatxoarena”.

crono4.jpg

*******************************

Argazki hauek ikusi ondoren garbi gelditzen da ez dela erlojupekoetan espezialistak direnentzako, nahiz eta Euskal Herriko errepideetan ez diren sekula horrelako txirrindulari asko ikusi izaten. Abiadura aldaketa askoko erlojupekoa izango da eta jeitsierek ere bere garrantzia izango dute, euria egin ezkero oraindik eta gehiago.

Itzulia hasi aurretik erlojupeku honetarako Samuel Sanchez, Valverde eta vicioso ikusten nituen hautagaitzat, beraz, logikari jarraituz Vicioso esan beharko nuke dela niretzako oraingo faboritoa, ez? ba ez, gaur errepidean jo ta su ibili den Juanjo Cobo eman beharra dago faboritotzat, gaurko erakustaldi horrek ez digu beste ezertarako aukerarik ematen. Litekeena da atzo Viciosok Gasteizko etapa ordaindu zuen bezala Cobok gaurkoa ordaintzea baina ez dakit bada, ez dut uste. Cobok irabaziko duela uste dut.