Tourrerako erronka!

Aurreko bi urteetan Frantziako Tourrean Tropela Elkarteak antolatu duen lehiaketetan sariak izan dira eta ez nolanahikoak. Bukaerako irabazleentzat babesleek eskainitako sari ederrak izan dira baina guretzat sari horiek adinako balioa dute euskal txirrindulariek beraien izerdiarekin bustitako maillotak eskaintzen dizkigutelako (garbitu ondoren noski!!). Tourreko etapa bakoitzerako gure txirrindulariek eskainitako maillot bat baino gehiago bildu genuen.

Maillotak

Amaieran, iazko argazkian ikus daitekeen bezala, Zestoako Bainuetxean sari banaketa eder bat egin zen eta mahaian Mikel Astarloza eta Iker Leonet txirrindulariak, Kepa Iribar Euskadi Irratiko kazetaria eta Egoitz Lizaso Tropela Elkarteko lehendakaria izan genituen irabazleei sariak banatzen. Nabari den bezala, mahaia euskal txirrindulariek eskainitako maillotez gainezka izan genuen hasieran.
Aurten ere asmo berarekin ari gara lanean eta pixkanaka txirrindularien belarrietara iristen ari gara. Baina aurten, erronka moduko bat jarri nahiko genioke geure buruari eta horretarako zuen laguntza ezinbestekoa da.

Gure helburua euskal txirrindulari profesional guztien maillotak lortzea izango da. Zuek ezagutuko duzue txirrindulariren bat ezta? Edota zuen bikotearen amaren ezagunen bat ez al da? Edota… auskalo!

Horrelako informazioren batekin txirrindulari batekin harremanetan jar bazaitezkete, gurekin harremanetan jartzea eskatu genizueke, [email protected] helbidera email bat bidaliaz.

Oraingoz lortuta ditugunak honako hauek dira:

Ikus dezakezuen bezala oraindik asko falta dira, beraz, erronka latza! Ea denon artean lortzen ditugun eta aurten Tourra oraindik ederragoa izatea lortzen dugun!! Animo!!