Oraindik ez dago argi zein txirrindulari izango diren datorren astelehenean Urretxuko irteeran. Ez da lan erraza izaten zerrenda definitiboa lasterketa hasi aurretik jakitea. Hori dela eta, berri hau jartzea erabaki dugu. Honela, denon artean Tropela lehiaketako zerrendatik nork huts egingo duen adierazten joan gaitezke elkarri.
Gogoratu, informazioa eduki ahala zerrendako txirrindulariak gorriz ala berdez koloreztatuko ditugula -grisez daudenetaz ez daukagu informaziorik-. Pixkanaka joango gara koloreztatzen, baina azken egunean beti izaten dira azken uneko aldaketak, beraz, Tropela Elkartetik azken egunean kiniela errepasatzeko aholkatu nahi dizuegu. Hasieratik txirrindulari gutxiagorekin hasi nahi ez baduzue behintzat.
Adibidez, gaur jakin dugu, Juanma Garate irundarrak ez duela parte hartuko. Saihetsen bat hautsita du eta ez du arriskurik hartu nahi. Ea bere lasterketa handirako, Italiako Girorako, sasoian jartzen zaigun.
Beraz, badakizue, lehen eskuko informazioa baduzue, hemen daukazue kontatzeko aukera.
Izango dira lau urte inguru Euskal Herriko Itzulia Oiartzunen amaituko zela enteratu nintzala. Orduko ametsa profesionaletara pasa eta bertan parte hartu ahal izatea zen. Orduz geroztik herritar ugarik kalean topatzean beste konturik ez zuten eta zer esanik ez azken hilabete honetan; “Korrituko al dek? Herritik eskapauta pasa berko dek? Erlojupekoko ibilbidea ezaututa irabazi berra dakak!…” Hain erreza izango balira gauzak!
Egun gutxiren buruan UCI ProTourreko puntu asko banatuko dira, Euskal Herriko Itzuliaz gain,
Aste Santua badatorrela eta batzuek maletak prestatzen hasiak izango zarete jada, beste batzuek aldiz etxeko goxotasunaz gozatzeko asmoa izango duzue, eta gutariiko askok Euskal Herriko errepideetan Kolore anitzeko sugeak eskeiniko digun espektakulua gertutik jarraitzeko asmoa izango dugu besteak beste.
Frantziako Tourra da txirrindularitza sasoian jaun eta jabe. Uztailean (eta ekaineko azken asteetan) nabarmena da komunikabideetan eta ondorioz zaleetan txirrindularitza dela mintzagai. Uda, eguraldi ona, oporrak (batzuk), futbolik ez… eta gainera munduko lasterketarik ospetsuena eta garrantzitsuena,