Hemen dugu falta zitzaigun azkenengo “itzuli handiaren” aurkezpena, Espainiako Vuelta. Jadanik jakinaren gainean izango zarete proba honek ez didala beste lasterketa askok adinako irrikarik sortzen, agian korritzen den garaian korritzen delako, agian partehartzaileen mailagatik… hala ere, batez ere, bere ibilbideak proba ikusgarria izaten laguntzen ez duelako da, nire kasuan behintzat, proba hau ikusi “behar” hori ez izateko arrazoia.
Duela hilabete gutxi amaitu den Vueltak berriro ere garbi utzi zuen 3 itzuli handietatik eskasena, diferentziarekin gainea, Vuelta dela. Ibilbide negargarri hark ez zuen utzi borroka gehiegirik ikusten. Aurtengo aurkezpenaren, aurretik entzuten nituen zurrumurruen ondoren, berriro ere oso ezkor nengoen baina azkenean ez dute hain-hain ibilbide txarra aurkeztu. Egia da, hala ere, oraindik Giro eta Tourretik ikaragarri urrun dagoela. “2008ko “Itzuli Handien” ibilbideak – III – . Espainiako Vuelta” irakurtzen jarraitu
Ikaragarria. Zoragarria. Ikusgarria… Zeuek nahi duzuen adjektiboa ipini larunbatean aurkeztu zen Italiako Giroaren ibilbideari.
Txirrindularitza denboraldi ofiziala amaitu da eta dagoeneko hurrengo urteko denboraldiaren aurrerapenen berri jasotzen ari gara. Orain egun gutxi izan zen 2008ko Tourreko aurkezpena eta laister aurkeztuko dituzte Giroa eta Vuelta ere.
Datozen asteotan 2008ko hiru itzuli handien aurkezpenak izango ditugu. Proba hauen emaitzetan garrantzia handia izaten duten ibilbidea aurkezten da bertan, modu batera edo bestera, txirrindulari batzuen mesedetan edo kaltetan bihurtzen delarik ibilbide hori. Egia da askotan txirrindulari onenak irabazten duela azkenean proba baina era berean, argi daukat duen garrantziarik ez zaiola ematen ibilbideari, eta ez naiz ari zaleei begira, profesional beraiei baizik.