Contador, Evans eta Leipheimer 31 segundoren tartean

protestaContadorrek eutsi egin dio erlojupekoan eta aurtengo Tour zalapartatsua irabaziko du. Erlojupekoa emozioz betea izan da eta azkenean podiuma 31 segundotan erabaki da. Bazirudien Evans irabazteko gai izan zitekeela, baita Leipheimer bera ere egiten ari zen erlojupeko bikaina ikusita. Ez ote du positibo emango?

Zubeldiak espero zena egin du, 5. postuari eutsi. Nik bederen Sastre gaindituko zuen itxaropenik ez nuen baina ez du hain erlojupeko txarra egin eta 20. amaitu du gaurko etapan. Astarlozak ere egin du tokatzen zitzaiona eta Soler gaindituta 9. amaituko du Tourra. Erlojupekoan 10. izan da.

Euskaltel-Euskadik egin duen Tourra aspaldian bizi izan dugun hoberena dela esan behar. Pena ez dutela etapa garaipenik lortu baina ezin zaie meriturik kendu Txurruka, Ruben Perez eta Verdugok egindako ahaleginei. Benetan talde lan bikaina!

Tourrekoak erabakita dauden honetan, biharko etapako garailea salbu, dopingaren itzalak eraginda azken etapan txirrindulariak protestaren bat egitekoak omen dira. Ikusiko dugu zein eratakoa izango den eta egingo duten. Saltsa handia dago honen guztiaren inguruan eta jakingo nahiko nuke zeinen alde eta zeinen kontra izango den. Baina bihar arte itxarongo dugu beharbada ez baita ezer izango eta zurrumurru hutsean gera liteke.

Tropeleko sari banaketa eta sari gehiago

Eztabaida sakonean sartu da gure Tropela. Dopaje kontuak bete dituzte gure berrien atalak baina Tourra aurrera doa eta Tropeleko lehiaketa ere bai.Tropela.net sari banaketa 2005

Igandean emango zaio amaiera Tourrari, oraindik nola amaituko den ez badakigu ere. Dakiguna da sariak ditugula gure partehartzaileen artean banatzeko, sari ugari. Askok jardun duzue galdezka nola eskuratu behar diren sariak eta hori, aurreko edizioetan bezala, sari banaketa ekitaldi batean izango da. Ekitaldi hau Zestoako Bainuetxean burutuko da abuztuaren 3an arratsaldez, hau da, hurrengo asteko ostiralean. Ordua hurrengo egunetan zehaztuko dugu.

Beharrezkoa izango da “Tropeleko sari banaketa eta sari gehiago” irakurtzen jarraitu

Gaitzaren bila

Gaitzaren bilaGainontzeko kiroletan gertatzen den bezala kolpe, zigor eta abarrak kirolariek eramaten dituzue. Antza, errudun bakarrak zarete. Harrapatu arte dena da lehia, ezta? Alexander, Cristian, Michael,… Errepidean zuen bizibidea ondo burutzeko lehenbizi laborategietan lan egiten duzue. Baina zeinek bultzatuta? Bizitzan zehar maillot ezberdinak janzteko aukera izaten duzue, dena ondo joanez gero. Berez biluztasuna publizitate eta diruz estaltzen duzue. Babes ekonomiko bat lortu. Baina benetako babesik ez da zuentzat. Gaitza agertzen denean denak dira punta-puntako mediku. Batez ere lasterketetan garrasi egiten dizueten manager horiek. Salbuespenak beti daude, noski. Jartzen dizkizueten mendate, etapa eta erokerien aurrean normala jasate bide ilegal horien bila joatea. Baina, arren, erantzun. Non hasten da benetako gaitza? “Gaitzaren bila” irakurtzen jarraitu

Liderra ere etxera!!!

rasmussen1.jpgGaur goizean berri honekin esnatu naiz. Irratia entzuten ari nintzela, egunkarietako berri nagusia Rasmussenen irudia zela aipatu dutenean ez nau harritu, atzo lasterketako gizonik indartsuena dela erakutsi baitzuen. Baina ez, berria ez zen hori, Rabobank taldeak Tourra uztera “gonbidatu” duela baizik!!!

Zer gertatu da orain dela bi egun eman zuen prentsaurrekotik? bertara Rabobankeko managerra eta bere abokatuarekin agertu zen daniarra. Orduan alde zituen taldekoak baina bi egun beranduago eta Tourra poltsikoan zuenean kanporatu egin dute. Tourreko antolakuntzaren presioagatik izan ote? orain dela egun asko genekien gai hori zertan aldatu da egun batetik bestera? Irakurri dudanez, Davide Cassani txirrindulari ohi eta italiako telebistako kazetariaren hitz batzuek izan daitezke arrazoiak. Honek ekainean dolomitetan Rasmussen ikusi zuela esan omen du, daniarrak Mexikon zegoela esaten ibili denean. Michelle Ferrari mediku ospetsuarekin zegoen susmoa dute.

Bergsma azalpenak ematenTourrak aurrera jarraitu behar al du? Contador lidertzan jarri eta egun gutxi barru alemaniako egunkariak berriro ere Puerto Operazioa aipatzen hasten direnean Pintoko txirrindularia ere kanporatu egingo al dute? nora goaz txirrindularitza honekin?

Astana, Cofidis eta Tropela

MoreniEz, Tropela Elkarteak ez du positibo eman. Eta lasai, ez dugu emango nahiz eta txirrindularitzari oso lotuak izan. Hor dago gakoa, azken orduotako gertakarien ostean badirudi bai txirrindulariak eta bai ingurukoak susmagarriak garela.

Atzo Astanak hartu zuen etxerako bidea Vinokouroven positiboaren ondoren eta gaur jakin dugu Morenik ere testosteronarekin positiboa eman zuela 11. etapan. Bai, arraroa izan da Vinokouroven positiboa 13. etapan izanda lehenago jakin izana. Beharbada Cofidis taldea frantziarra delako? Kontu teknikoak soilik ere izan daiteke horren arrazoi. Kontua da Cofidisek ere Tourra utzi duela (Wiggins eta Chavanel tarteko).

Eta Tropelak positibo eman ez badu ere, Tourra utzi behar al dugu? Hori ere pentsatu dugu. Zergatik egin kirol honi horrelako jarraipena protagonistek nahiz eta UCIren agiria sinatu doping kontuekin jarraitzen badute? Afizionatuok merezi al dugu horrelakorik? Ez dugu uste eta iazkoaren ondoren (Puerto operazioa, Landisen positiboa,…) aurrera darraigu.

Baina nola jokatu Tropelako lehiaketari dagokionez honelako egoren aurrean? “Astana, Cofidis eta Tropela” irakurtzen jarraitu