Vuelta erabakita?

Hor nonbait. Egia da egun asko geratzen direla oraindik eta edozein ezusteko izanmenchov.jpg dezakegula (kirol arlokoa edo ez) baina Vueltan izan diren 3 etapa garrantzitsuenetan, Lagos, erlojupekoa eta Cerler, nahiko izan dira Menchovek besteengan duen nagusitasun osoa erakusteko. Gauzak asko okertu beharko zaizkio Madriden urrezko maillotarekin ez ikusteko.

Izan ere, egun asko geratu izanagatik ez dago inongo gogortasunik denborarik sartzeko. Arcalisko etapa, Monachil igo behar duteneko etapa eta Abantos etortzen zaizkik burura, berauek ere inongo gogortasun berezirik ez dutenak. Vuelta hasieran nioen bezalaxe aurtengo ibilbidea lotsagarria dela esaten jarraitzen dut. Vueltako bi etapa garrantzitsuenetako errepide baztarretan ikusi den jende kopuru urriak proba hau aldapa behera doala frogatu besterik ez dute egiten. Niri lotsagarria iruditzen zait, benetan. Egia da ibilbide gogorragoa izan balitz errusiarrak oraindik denbora tarte handiagoak izango lituzkeela, hala ere, beste txirrindulariek denbora tarte horiek errekuperatzeko aukerak eman behar zaizkie eta aurtengo Vuelta honetan ez dituzte aukera horiek soberan izango.

Euskaltel: -7 +2

Eskaltel-EuskadiZubek aurreratu zigun Unai Etxeberria eta Andoni Aranagak Euskaltel-Euskadin ez zutela jarraituko eta Egoi Martinezek aukerak zituela taldean izateko hurrengo urtean beranduago konfirmatu zen bezala. Aste honetan -2 +1 eragiketei -5 +1 eragiketak gehitu behar zaizkie, eta beharbada +2. “Euskaltel: -7 +2” irakurtzen jarraitu

Esprinterren ordua?

dv222861.jpgBai, bai, Freire, Bennati eta Bettini ere esprinterrak dira, baina beste batzuez ari naiz, izen handia duten lagun biz hain zuzen esprinter puruagoak agian; izan ere, non daude Petacchi eta Boonen?

Bada, gaur eta bihar dute, nire ustez, azken aukera Espainiako Itzulian zerbait egiteko. Argi dago ez daudela sasoian; ez, behintzat, aipatu ditudan hiru horien parean. Era berean, Duque eta Gilbert egiten ari diren lana ere azpimarragarria da.

Baina beste batzuek ere agertu beharko dute egun bi hauetan, ze bestela jai izango dute aurrerago: Greipel, Usov, Chicchi, Clerc, Furlan…

Nork irabaziko du gaur? Eta bihar? Etapa antzekoak biak ere, esprinterrentzat egokiak. Boonenek eta Petacchik ezustekorik emango dute? Nik ezetz diot. Egin apustu.

Hautagaien ordua

Azkar datorkigu aurten Espainiako Vueltako aurreneko etapa garrantzitsua. Asturiasen egin daitezkeen mendiko ibilbide ikusgarriekin ahaztu eta azken mendaterarte erraza izango den ibilbide bategatik egin dute apostu, helmuga Lagos de Covadonga izango delarik. Garai batean erabakigarria zen arren orain segundutxo batzuen aldea lortzeko besterik ez da izaten, nahiz eta Vueltan segundutxo horiek zeharo garrantzitsuak izaten diren, eta agian aurten sekula baina gehiago.

Proba hasi aurretik aipatzen ziren izen nagusiak bihar agertu beharrean dira, biharkoaz gain datozen 7 egunetan baitaude etapa garrantzitsuenak eta bihar aurrean agertu ezean Vuelta egun gutxiren barruan gal dezakenaren seinale izan baitaiteke txirrindulariarentzat.

Gomez Marchante, Sastre, Menchov, Pereiro, Samuel, Devolder, Brajkovic, Lopez, Piepoli… hauen ordua iritsi da. Bihar etapa Gomez Marchante bezalako txirrindulari batentzat aproposa izan daitekeela uste dut. Aldiz, askok faboritoen artean jartzen duten Cadel Evansek huts egin dezakeela uste dut. Egia da gaurko amaiera gogortxoan aurrean izan dugula baina harritu egingo nintzateke bihar aurreneko taldeak ikusiko banu australiarra.

Ziurrenik biharko etapa garaileak lidertza ere har dezake, arrazoi bikoitza beraz erasoaldi baten ondorioz etapa irabazteko ahalegin indartsuagoak ikusteko.

Tropelean joateko, Tropeleko kamiseta!

Kamiseta LimaFrantziako Tourrean egin genuen bezala, Espainiako Vueltan ere zuengana jotzen dugu laguntza eske. Aurten ere Tropela Elkarteak kamiseta eder batzuk atera ditu udan (eta udazkenean) janzteko. Kamiseta hauen salmentarekin ateratako diruarekin ditugun gastuak kubritzea dugu helburu: hosting-a, telefono deiak eta abar.

Diseinu aldetik oso ederrak dira eta koloreei dagokienez udarako aproposak, kolore bizi-biziekin. Mutilen kamisetetan lima kolorekoak eta laranja kolorekoak (hauek ia agortu dira) dituzue aukeran eta nesken modeloan berriz kamisetak zuriak dira. Nesken kamisetak ere oso gutxi geratzen dira, talla konkreturen bat. Guztiek Tropelaren logoarekin jokatuz egindako marrazki bat dute. Mutiletan aurrealdean erdi-erdian doa marrazkia zuri eta beltzez eta nesketan berriz, behealdean doa marrazkia eta berdea eta beltza konbinatzen dira.

Orain artean arrakasta ona izaten ari dira kamisetak eta hemendik aprobetxatu nahi genuke erosi duzuen guztioi eskerrak emateko. Orain, ea denon artean kamiseta guztiak agortzen ditugun! “Tropelean joateko, Tropeleko kamiseta!” irakurtzen jarraitu