Kashechkinek ere positibo eman du

Belek, TurkiaUCI Astanako beste txirrindulari kazajastandarraren atzetiko omen zebilen honi ere analisiak egin asmotan. Eta aurki, aurkitu dute eta positibo ere eman du Bakiolak gogoratu digun bezala.

Dakizuen bezala Astanak Tourreko kolpearen ostean hilabetez lehiaketatan parte ez hartzeko erabakia hartu zuen. Dirudienez Kashechkin oporretan izango zen iruditan duzuen Belek herrian, Turkian. Bertara joan ziren UCIko “vanpiroak” abuztuaren 1ean eta gaur jakitera eman denez Kashechkinek ere odol transfusioarekin eman du positiboa.

Azken positiboarekin lau dira aurten positiboren bat izan duten Astanako txirrindulariak: Mathias Kessler, Eddy Mazzoleni, Vinokourov eta azkena Kashechkin. Buelta emateko gauza izango al da Astana?

Donostiako Klasika, Urkiola eta bestelakoak

Mayo Urkiolara igoera 2006Gaur jokatuko da Urkiolarako igoera. Argazkian iazko garailea izan zen Mayo jarri digu, baina dakizuen bezala aurtengoan ez da lasterketan izango azken doping-kasua dela eta. Beste bajetako bat Igor Anton izango da. Dirudienez Tourra amaitu gabe etxera etorri bazen ere, oraindik ez da erabat osatu eta azken analisien arabera ez dago lasterketa jokatzeko moduan. Bere ordez Andoni Aranaga izango da Amets Txurruka, Unai Etxebarria, Anton Luengo, Aitor Hernández, Beñat Albizuri, Iván Velasco, Alan Perez, Juan Jose Oroz eta Andoni Lafuenterekin batera. Ia gaurkoan ere beste euskaldunen bat ikusten dugun lasterketa irabazten. Beharbada Txurruka? “Donostiako Klasika, Urkiola eta bestelakoak” irakurtzen jarraitu

Tropeleko 2007ko sari banaketa Bainuetxean

Txurruka Pariseko PodiumeanAtzo burutu genuen Zestoako Bainuetxean 2007ko Tourreko lehiaketaren sari banaketa. 80 bat lagun elkartu ginen bertan, nahiz eta saritu guztiak ez ziren izan. Ez da harritzekoa, abuztuan sartuta eta irabazleak Euskal Herriko txoko guztietakoak izanda urruti geratu zen Zestoa; batzuentzat besteentzat baino urrutiago. “Tropeleko 2007ko sari banaketa Bainuetxean” irakurtzen jarraitu

Frantziako Tourreko izen batzuk

podium.jpgAmaitu da aurtengo Tourra ere! azken egunetan kirol arlotik kanpoko berriek indar handiagoa izan badute ere, Tour ikusgarri eta erakargarria ikusi dugunaren sentsazioa geratu zait. Urte osoa proba honi begira egoten den txirrindulari asko da tropelean eta horietako oso gutxik aurkitzen dute saria bertan. Beste askok suspentso handi batekin bueltatu behar izaten dute etxera, iraileko azterketetan (Espainiako Itzulia, Mundialak, Lombardia…) aprobatzeko asmoarekin. Hona hemen onerako edo txarrerako protagonista izen direnen laburpentxo bat.

Alberto Contador : 24 urteko gazte honek, Tourreko bere bigarren partehartzean irabazteko gai izan da. Aspaldidanik esaten zen Tourreko irabazle izan zitekeela, neuk behintzat hain azkar lortuko ez zuela pentsatzen banuen ere. Errepidean bera baino hobeago bat izan arren, Rasmussen, maillot horia Pinto aldera ekartzeko moduan izan da. Aurten gainera denboraldi hasiera bikaina egin ondoren hemendik aurrera deskantsatzeko ordua iritsi zaiola uste dut.

Michael Rasmussen: errepideko gizonik indartsuena izan arren, bere taldeak kanporatu zuen Tourra prestatzeko egunetan bere egoerari buruzko gezurrak esateagatik. Golpe handia izango zen berarentzat, ikusiko dugu burua altxatu, talde berri bat aurkitu eta bere mailara itzultzeko gai den.

Euskaldunak: Euskaltel Euskadikoak orokorrean oso ondo, Zubeldia eta Astarloza 10 aurrenekoetan eta ihesaldietan protagonista Ruben Perez, Txurruka, Verdugo eta Landaluzerekin. Mayo Alpeetan oso ondo baina Tour amaierako berriak dena hankaz gora botatzen du. Vilak eskutuan pasa ditu 3 asteak baina eraman duen denboraldiarekin ni behintzat ez nago gehiago eskatzeko. Garaterengandik gehiago espero nuen, puntu bat edo bi falta izan zaizkio onenekin ibiltzeko.

Fabian Cancellara: Aurreneko asteko protagonista nagusia. Prologoan eta Compiegnen lortutako garaipenak ikusgarriak. Txirrindularitzan ikusten diren erakustaldien parte handi bat suitzar honek ematen ditu.

Yaroslav Popovych: oso gutxi irakurri dut ukrainiarrari buruz baina Tourreko protagonista handi eta garrantzitsua izan dugu. Bere taldeburuentzako sekulako lana egin ondoren (tropela txiki-txiki eginda uzten zuen tiraka hasten zenean) sailkapen nagusian 8. amaitzeko gai izan da. Talde lanerako munduan dagoen txirrindulari onena dela esatearekin ez dut uste errurik egingo nukeenik.

Sprinterrak: ez da dominatzaile garbirik izan. Horren lekuko McEwen, Boonen, Hushovd, Bennati eta Hunterren garaipenak.

Ibilbidea: beti bezala Tourra gogorra izan da eta horretan ibilbideak lagundu du, nahiz eta txirrindulariek ez dituzten aprobetxatu hain ondo kokatuta zeuden Cormet de Roseland, Bales edo Aubisqueko etapa osoa. Ibilbide zoragarria zuten baina txirrindulariek nahi ezean antolakuntzak ezin du ezer gehiago egin.

Aprobatu ez dutenak: nik uste nuenera gerturatu ez direnen zerrenda honako hau da. Pereiro, Karpets, Valverde, Eisel, Cavendish, Zabriskie, Moreau, Anton, Schumacher, Kohl, Ventoso. Noski, batzuk gehiago agertu dira baina ez dut uste euren helburuak lortuta bueltatu direnik etxera.

Vinokourov, Moreni, Sinkewitz eta Mayo: Tour honetako berririk txarrenak (edo onenak, nondik begiratzen den arabera). Sekula ez nituen konpartitu Tourreko antolakuntzak bere probarekiko izaten zuen “garbi ” hotsa. Kasu hauek hori erakusten dute. Zer egin behar denaren eztabaida denen artekoa izan behar da baina zerbait egin beharra garbi ikusten da.

Asko izango dira jadanik datorren urtera begira hasiko direnak baina aurrez lan asko egitea tokatuko zaie. Hurrengo zita Espainiako Itzulia. Joan prestatzen zuen kinielak, ezustekoak eta abarrak, Tropelako lehiaketa berriro martxan izango baita.

Tropelean ajauregi ondarrutarra irabazle

TropelaAmaitu da Frantziako Tourra eta baita gure lehiaketa ere. Eta Tourrean emozioa izan bada, Tropelean zer esanik ez. Azken aste osoan lidertzan egon den arist debarrak bigarren postuarekin konformatu behar izan du eta sailkapen nagusian puntu mordoxka bat jasota ajauregi ondarrutarrak aurrea hartu die denei. Azken unean lortu du Tropeleko maillot horia baina puntuei dagokienez ia 300 puntuko aldea lortu du bigarrenarekiko eta hirugarrenari berriz 500 puntu baino gehiago kendu dizkio. Bere garaipena Cadel Evans eta Levi Leipheimer ziklistetan oinarritu da. Tropeleko gehienok Alexandre Vinokourov eta Alejandro Valverderen aldeko apustua egin zenuten eta bizkaitar honek asko arriskatu zuen bi hautagai nagusiak aldatuaz. Apustua ongi irten zaio eta txirrindulari talde bikaina osatuz bera izan da garaile Tourrean. Zorionak!!

Hirugarren postuan, txomindela irundarra geratu da. Honek ere atzetik aurrera egin du eta azken astean izandako gorakada ikusgarria izan da.

Gogoratu, etapa bakoitzeko lehen biak eta Tropeleko sailkapen nagusiko lehen hamarrek saria daukazuela. Emailez abisatuko zaizue. Sari banaketa datorren ostiralean, abuztuak 3, arratsaldeko 18:30etan izango da Zestoako Bainuetxean. Aurreko bi urteetan bezala Kepa Iribar Euskadi Irratiko kazetariak eramango du ekitaldiaren gidaritza eta sariak banatzen tropeleko euskal txirrindulari batzuk izango dira. Bertan ikusiko gara. Gonbidatuta zaudete.

Honekin emango diogu amaiera aurtengo Frantziako Tourrari. Txirrindulariok bezala Tourrean lanak ongi egin ez ditugunok Espainiako Vueltan izango dugu errebantxarako aukera.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Nahi baduzue, abuztuaren bukaeran ikusiko gara Galizan hasten den Espainiako Vueltan.