12.739 kiniela Frantziako Tourrean!! Zorionak guztioi!!

Zorionak guztioi!! Aurtengo Tourreko lehiaketan 12.739 kinielak hartuko dute parte Tropelaren lehiaketa honetan. Horrenbestez, aurten iazko 11.541eko marka gainditu dugu. Zaila izango da aurtengo marka hau gainditzea. Eta hau zuei eskerrak!!

Zorionak berriro ere Tropelan parte hartzeagatik eta zorte on guztioi!! Gozatu!!!

Tourreko multzoen azterketa: besteak

12 txirrindulari aukeratu ostean, kiniela osatzeko azken urratsa baino ez zaigu geratzen. Besteak multzoko sei ziklista aukeratzea. Talde zabala, inondik ere, 100dik gora txirrindulari ditugulako aukeran. Nondik jo? Ba, tropelazale gehienek Cancellara, Sylvain Chavanel, Gadret eta Voeckler begiz jo dituzte. “Tourreko multzoen azterketa: besteak” irakurtzen jarraitu

Tropela.net | Tour 2011 | Ibilbidea

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Frantziako Tourraren ibilbideari errepaso bat ematen diote: aurreko edizioetatik aldatu dena, ibilbidearen egituraketa, puntuatzeko sistemaren aldaketa,… eta Tropelako kiniela egiten laguntzeko pista ugarirekin.

Tropela.net podkastak iTunesen ere bai!

Dagoeneko Tropela.net-eko podcastak iTunesen dituzue. Harpidetzeko aukera ere baduzue iTunesen ikonoari klik eginda.

Tourreko multzoen azterketa: euskaldunak

Egoi MartinezAurtengoan 14 euskaldun izango ditugu Tourreko irteeran. Gehienak txirrindulari zailduak ditugu Frantziako errepideetan: Juanma Garate, Haimar Zubeldia, Xabier Zandio edo Egoi Martinez bezalako txirrindularientzat lasterketa honek ez du sekreturik. Hirurek esperientzia galanta dute, baina euren luzimenturako baino, morroi lanetarako erabiliko dute.

Juanma Garate inoiz ez bezala iristen da uztailera, Sierra Nevada eta Alpeetan taldearekin kontzentrazio luzeak egin ondoren. Gesink dute lider argia Rabobank taldean eta “Tourreko multzoen azterketa: euskaldunak” irakurtzen jarraitu

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat. “Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak” irakurtzen jarraitu