Egontan maiatzean izanagatik ere eguraldia benetan kaxkarra dugu. Baita Giroan bertan ere eta horren ondorioz Wigginsek, gaixotuta, lasterketa uztea erabaki zuen atzo. Galera handia antolatzaileentzat, baina asteburuari begira buruhauste handiagoa etorri zaie.
Biharko etapak Galibierren behar zuen amaiera baina argazkian ikusten duzuen moduan elurrez gainezka aurkitzen da ibilbidea. Eguraldia berak baino arriskua izan daitezkeen elurjauziek dute. Hala aurreratu zuen atzokoan Ledauphine aldizkari frantsesak eta bertan aipatzen dutenaren arabera autoritate frantziarrak hala ebazten badu, ibilbidea moldatu beharrean izango dira antolakuntzakoak.
Mauro Vegni Giroko zuzendariaren arabera lehentasuna segurtasuna bermatzea izango da. Frantziako Prefeturaren esku dago, beraz, aldaketa gauzatu ala ez. Izan ere biharko etapa nagusiki Frantzian jokatzen baita. Hori gaur eguerdi partera (laster, beraz) jakingo dela dio La Gazzettak.
Aipatzen den ibilbide aldaketan ez lukete ez Mont Cenis igoko ezta, noski, Galibier ere. Etapa Mont Cenis mendateana has litekee, Télégraphe igo eta etapa amaiera Galibierren igoeran izango balitz ere aurrez pentsatuta baino 10-15 kilometro lehenago jarriko lukete.
Gaurko etapa, ordea, osorik jokatuko da. Eguraldia ere ez dute lagun izango eta horregatik etapa oso gogorra izango delakoan naiz.