Bertsolari txapelketan ere txirrindularitza hizpide

Ostiralean elkarteko zenbait kide afaltzeko hitzartuak ginen Ipintza sagardotegian. Jakingo duzuen moduan Ipintza gure babesleetako bat da eta hori da arrazoi nagusia bertan biltzeko jaki, sagardo eta giro paregabeaz gain.

Agin Laburu bertsolaria da Ipintza sagardotegiko arduraduna eta zalantzarik gabe Tropelaren jarraitzailerik leialenetakoa. Zorionez ostiraleko elkarretaratzean Agin bera ere gurekin izan genuen. Ez dakigu ostiraleko afariak zenbateraino baldintzatuko zuen, baina atzo Maule-Laxterren jokatu zen bertsolari txapelketa nagusiko finalaurreko kartzelako gaian -“Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu”- Agin txirrindulari profesional bilakatu zen eta ondorengo bertso hauek abestu zituen: Continue reading “Bertsolari txapelketan ere txirrindularitza hizpide”

Brasiletik Tropela animatzen

Brasiletik ere tropelaren aldeko animuak jaso ditugu. Ez dakit zerrek ematen digun poz gehiago, Brasiletik Tropelaren aldeko aldarria jasotzea edo Brasiletik euskaraz animuak jasotzea. Zalantzarik gabe bigarrena aberasgarriagoa zaigu!

Oier Brasil aldean dabil eta bideotxo hau bidali digu. Zu ere kanpoan zabiltzala edo izango zarela? Ez egin zalantzarik, bidali bideo nahiz argazkiak.

Seguru asko eta asko izango zaretela Pirineotara Tourra jarraitzera joango zaretenak ere. Horiek ere gustura jasoko ditugu. Seguraski guztien artean zozketaren bat egingo dugu, beraz, argazki kamera eta bideo kamerei hautsa kendu eta bidali nahi duzuena!

(Hurrengo egunetan informazio gehiago)