#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

2014_Mundiala_emakumezkoen_TTTPost honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Munduko Txapelketak emakumezkoen lehiaketen ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ibilbideari begirada
– Vosi eta Rabobanki taldekako erlojuaren kontrako saioan gertatutakoak eragaina izango ote du gaiontzeko probetan?
– Euskaldunen puntuak banatuko al dira?
– Kinielaren azterketa multzoz multzo

“#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa” irakurtzen jarraitu

Bataila gutxiago geratzen zaizkie

Valverde eta Rodriguez. Rodriguez eta Valverde. Urte asko daramatzate goi mailan.Hamaika batailatan lehiatu dira, eta bereziki azken urtean bien arteko harremanak gorabehera ugari izan ditu. Iazko Munduko Txapelketa nork bere kirol ibilbideari ginga jartzeko parada izan zuten, baina azkenean ez batak ez besteak. Rui Costa azkarrago ibili zen. Katusha eta Movistarreko taldeburuen arteko giroa ozpindu zen. Aurtengo denboraldian aurrez aurre ikusi genituen batez ere Donostiako Klasikoan eta Igeldoko malda berrian, biak izan ziren tropelaren buru. Valverde nagusitu zen. Aurtengo denboraldian murtziarrak pedal kolpe hobea du kataluniarrak baino; Vueltan podiuma zapaltzeko gai izan da, maillot gorria jantzi zuen eta La Zubiako mendiko etapa irabazi.

“Bataila gutxiago geratzen zaizkie” irakurtzen jarraitu

Astelehenetik seguru zegoen

Alberto Contador - Vuelta 2014ko garailea
Espainiako Vueltako beste itzuli baten amaiera, eta aurreko artikuluetan aipatu bezala, txirrindulariek 3200 kilometroetan zehar zer esan handia eman dute – eta errepidetik kanpo ere.

Orain egun batzuk ditugu analisirako eta hainbat galdera egiteko. Argi dagoen gauza bakarrenetakoa: Alberto Contador izan da edizio honetako azkarrena. Pintokoa 2014-07-14ean Tourreko sailkapen nagusiko lehen tokia bi minutura baino gehiagora zuenean eta mendiko etapak hasteko zirenean erorketa gogor batek etxera bidali zuen. Beno etxera edo ospitalera edo… batek daki zer egin duen Vueltako lehen etapara arte. Hasieran parte ez zuen hartu behar, ondoren bere jarraitzaileak bultzatuta bai. “Astelehenetik seguru zegoen” irakurtzen jarraitu

Hazparneko azeria gose da

Romain SicardContador, Froome, Purito, Aru eta besteen lehia biziak itzaletan utzi du Espainiako Vueltan euskal herritar bat egiten ari den lana: Romain Sicard. Hazparneko txirrindularia etapa nagusian ihesaldian sartu da eta tropelak azken mendatean harrapatu du, La Farraponan. Ez da izan Sicard itzuli honetan etaparen ehizan izandako lehen eguna. Hala, urrutira joan gabe, herenegun, La Camperonako hormara ere lasterketa buruan iritsi zen, nahiz eta ezin izan zuen Hesjedalen joari aurre egin. Horrez gain, laugarren etapan ere, koska bat aprobetxatuz, Valverde eta Yatesekin tropelari iskin egiten saiatu zen. Ez du kieto egon nahi… “Hazparneko azeria gose da” irakurtzen jarraitu

Hitzak eta ekintzak

Alberto Contadorren prentsaurreko baten aurretik

Azkar iritsi bezala, azkar pasatu da Vuelta honetan Euskal Herrian programatua zegoen etapa. Erlojuz kontrako bakarkako modalitatean etaparik luzeenaren ondoren tropela Iruñeatik hasten zen pedalei eragiten eta Aralarko San Migelen amaitzen zuten etapako ibilbidea. Txirrindulari zaletuok egun hauetan telebista bidez oso aukera txikia badugu ere munduko txirrindularirik hoberenak gure inguruotan ikusteko, hausnarketa ugari egin ditzakegu ikusi ditugun ekintzen eta entzun edo irakurri ditugun hitzetatik.

Zaila da zentratzea gaurko artikulua notizi txar batek izan duenean protagonismoa: Nairo Quintanak Vuelta lehiatzeari utzi dio eroriko batengatik. Tourrean bezala, beste behin ere, itzuli handi bateko hautagai nagusi batek bertan behera utzi behar izan ditu bere nahiak. Nire uste apalean, ikuskizun gehien eman zezakeen txirrindularietako bat zen kolonbiar txikia. Astearteko etapan galdutako denborak derrigortzen zion erasora jokatzea sailkapen nagusia poltsikoratu nahi bazuen. Valverderentzat lan egingo zuela esan bazuen ere. “Hitzak eta ekintzak” irakurtzen jarraitu