Ez ala bai?

Contador lider VueltanUztailaren 23an, Alberto Contador Tinkoff-Saxo taldeko txirrindulariak triste samar iragarri zuen ezin izango zuela Espainiako Itzulian parte hartu. Abuztuaren 14ean, ordea, baieztatu zuen irribarre batekin, eta bideo eta guzti, “La Vuelta” lasterketaren irteeran izango zela. Abuztuaren 22an, Pintoko txirrindulariak ondokoa adierazi zuen lasterketa hasi bezperan: “Ez nago prest Vuelta lehiatzeko”. Irailaren 1ean, aldiz, Contadorrek argia ikusi zuen, eta baita iritzia aldatu ere: “Orain bai esan ahal dudala irabazten saiatuko naizela”. “Ez ala bai?” irakurtzen jarraitu

Ezta amets gozoenetan ere

Contador 2014ko VueltanTxirrindularitza lasterketa bateko antolatzaileak proban inolako ezbehar larririk ez izatea, eta nola ez,  izarrez betetako tropela aritzea izaten ditu helburu nagusiak. Eta izar horiek ikuskizuna eman dezaten, bide batez. Bada Espainiako Vueltako zuzendari Javier Guillenek nekez amestuko zuen apirilean edo maiatzean lehen astearen ondoren Espainiako Vuelta dagoen bezala egotea. Pil-pilean. Itzulia hasi aurretik bost izen nagusiak zirenak, Quintana, Valverde, Contador, Rodriguez eta Froome minutu erdiaren bueltan dira.

“Ezta amets gozoenetan ere” irakurtzen jarraitu

Espainiako Armada present Vueltan

Juan Carlos I Espainiako Armadako itsasontziaContadorHaasEz dakit dakizuen baina gaurko 3. etapari Juan Carlos I daraman eta Espainiako Armadako hegazkinak eramateko gai den itsasontzi erraldoitik ekin zaio. Horrela omendu nahi izan du Vueltak Espainiako Armada eta esango nuke Felipe VI.aren erregetza berria. Interesgarria, ezta?

Kontuak kontu, hor ibili dira txirrindulariak argazkiak ateratzen bai itsasontzi gainean baita hegazkinetan sartuta ere. Publizitate bikaina Espainiako Armadari eman diotena, bai sare sozialetan behintzat. Eta seguru gaurko telebistako saioan ere eskainiko dizkigutela irudiak.

OGE “Espainiako Armada present Vueltan” irakurtzen jarraitu

Lau izugarriak eta Silver Surfer

Quinana_Froome_Purito_Tour2013Ordu gutxi falta dira Xerez-en Vueltako edizio berri bati hasiera emateko. Teorian irteera lerroan kalitate handiko txirrindulariak ikusiko dira. Batzuek diote hasierako izen horien taldea Tourrean zegoena baino hobeago dela. Hiru asteetan zehar ikusiko da zer gertatzen den eta nork jantziko duen maillot gorria irailaren 14ean Santiagoko erlojuz kontrako 10 kilometroko etaparen ondoren.

Gure kinielako lehen multzoan bost hautagai nagusi azaltzen dira: Contador (Tinkoff-Saxo), Froome (SKY), Quintana (Movistar), Joaquim Rodriguez (Katusha) eta Valverde (Movistar). Gauzak normal badoaz boskote horretatik atera beharko litzateke sailkapen nagusiko garailea. Horregatik ikus dezagun bakoitza nola heltzen den urteko azken itzuli handira.

“Lau izugarriak eta Silver Surfer” irakurtzen jarraitu

Eta Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean!

Laboral Kutxa Saria Vueltan ereAurtengoan Vuelta ere 10. lehiaketa izango da Tropelan. Gogoan dugu nola 2005ean, Tourra amaitu ondoren, nola erabiltzaileek Vueltarako lehiaketa antolatuko al genuen galdetzen aritu zirela. Eta guk ezin ezezkorik esan! Beste marka bat, beraz, heltze prozesu honetan.

Konturatuko zineten moduan Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Poztekoa, ezta? Tourrean izan genuen moduan Vueltan ere Laboral Kutxa Saria, #laboralkutxasaria, sailkapen babestua izango dugu. Bertan Orbea Orca bizikleta, Forumen gastatzeko bonoak, eta beste hainbat sari izango dira, baita zozketa bidez ere. Hori bai, ez ahaztu sari hauen lehian izateko Laboral Kutxa Sarian izena eman beharra duzuela behin kiniela egin eta gero:

Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena eman

Zorterik onena opa dizuegu guztioi Vuelta honetan! Eta ez ahaztu Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena ematea sustorik izan ez dezazuen ;-)