Amaitu da 2014ko Tropelaren denboraldia, inoiz baino irabazle gehiagorekin

Tropela.netAurtengo denboraldia berezia izan da, izan ere Tropelan 10. urtez Tourra lehiatzeko aukera izan baitugu aurtengo edizioan. Oraindik argi dugu gogoan Tropelaren hastapen egun haiek!

Denborak aurrera egiten jarraitzen du eta aurtengoan inoiz baino garaile gehiago izan ditugu Tropelan. Alde batetik, lehiaketa gehiago izan ditugulako: 21 lehiaketa izan dira aurtengoan, iaz, aldiz, hamar besterik izan ez zirenean. Iaz baino 11 garaile izan ditugu, beraz, aurtengo urtean. Baina ez horregatik bakarrik, izan ere, aurtengoan sailkapen gehiago izan dira. 21 lehiaketetako sailkapenez gain, Urtekoa ere izan dugu aurreko edizioetan bezala; baina Urtekoaz gain urtekoak izan diren beste sailkapen batzuk izan ditugu: Itzuli Handien sailkapena, Itzuli Txikien sailkapena, Klasikoen sailkapena, Emakumezkoen sailkapena eta Euskal Herriko (EH) Koparen sailkapena. 5 sailkapen gehiago, 5 irabazle gehiago. 27 dira aurten irabazleak Tropelan, meritu handiz, milaka erabiltzailez osatutako sailkapenetan lehenak izateko gai izan direnak. Honatx guztiak: “Amaitu da 2014ko Tropelaren denboraldia, inoiz baino irabazle gehiagorekin” irakurtzen jarraitu

#96 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 gizonezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Ponferrada2014Post honetan Andoni Aranzabalek (@seiibol) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Munduko Txapelketak gizonezkoen lehiaketen ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ibilbideari begirada
– Kinielaren zailtasunak nabarmentzen
– Erlojuaren kontra 2 euskaldun eta errepidekoan printzipioz 3 arituko dira
– Nola egituratu kiniela?

“#96 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 gizonezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa” irakurtzen jarraitu

#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

2014_Mundiala_emakumezkoen_TTTPost honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Munduko Txapelketak emakumezkoen lehiaketen ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ibilbideari begirada
– Vosi eta Rabobanki taldekako erlojuaren kontrako saioan gertatutakoak eragaina izango ote du gaiontzeko probetan?
– Euskaldunen puntuak banatuko al dira?
– Kinielaren azterketa multzoz multzo

“#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa” irakurtzen jarraitu

Bataila gutxiago geratzen zaizkie

Valverde eta Rodriguez. Rodriguez eta Valverde. Urte asko daramatzate goi mailan.Hamaika batailatan lehiatu dira, eta bereziki azken urtean bien arteko harremanak gorabehera ugari izan ditu. Iazko Munduko Txapelketa nork bere kirol ibilbideari ginga jartzeko parada izan zuten, baina azkenean ez batak ez besteak. Rui Costa azkarrago ibili zen. Katusha eta Movistarreko taldeburuen arteko giroa ozpindu zen. Aurtengo denboraldian aurrez aurre ikusi genituen batez ere Donostiako Klasikoan eta Igeldoko malda berrian, biak izan ziren tropelaren buru. Valverde nagusitu zen. Aurtengo denboraldian murtziarrak pedal kolpe hobea du kataluniarrak baino; Vueltan podiuma zapaltzeko gai izan da, maillot gorria jantzi zuen eta La Zubiako mendiko etapa irabazi.

“Bataila gutxiago geratzen zaizkie” irakurtzen jarraitu

Astelehenetik seguru zegoen

Alberto Contador - Vuelta 2014ko garailea
Espainiako Vueltako beste itzuli baten amaiera, eta aurreko artikuluetan aipatu bezala, txirrindulariek 3200 kilometroetan zehar zer esan handia eman dute – eta errepidetik kanpo ere.

Orain egun batzuk ditugu analisirako eta hainbat galdera egiteko. Argi dagoen gauza bakarrenetakoa: Alberto Contador izan da edizio honetako azkarrena. Pintokoa 2014-07-14ean Tourreko sailkapen nagusiko lehen tokia bi minutura baino gehiagora zuenean eta mendiko etapak hasteko zirenean erorketa gogor batek etxera bidali zuen. Beno etxera edo ospitalera edo… batek daki zer egin duen Vueltako lehen etapara arte. Hasieran parte ez zuen hartu behar, ondoren bere jarraitzaileak bultzatuta bai. “Astelehenetik seguru zegoen” irakurtzen jarraitu