Sky taldearen “gosea”

David Brailsford kazetariekin MallorcanHurrengo 5 urteetarako helburuak azaldu ditu ingelesen kirol-zuzendariak.

Nahiz eta, denbora gutxi honetan lortutakoaz harro egon Dave Brailsford-ek 2020 urterako proiektua handitzen jarraitu nahi du apustu handinahi batekin.

50 urteko britainiar txirrindulari ohiak 2010-2015 urte bitartean Britainia Handian miloi batek txirrindularitza praktikatzera bultzatu dutela batez ere, Wiggins eta Froome-k Frantziako Tourra irabazi ostean.

Bere hitzetan “era garbian eta britainiar txirrindulariekin egiteko filosofiarekin” garaitzeak gizarte fenomeno batean bilakatu da Tourreko lehen hiru etapatan ikusi genuen bezala. “Orain inoiz baino gehiagoko gosea izan behar dugu”, “2020rako helburua urtez urte munduko talderik indartsuena eta kirol klubik patenteenetariko bat izatea da” dio Sir Dave-k.

Guztira 165 garaipen, arritzen digun datu batekin azken boladan pattal ibili den Boasson Hagen-ek liderra da taldearen sailkapen honetan 24 irabazirekin hala ere, pribilegio hori galtzeko zorian MTN-Qhubeka talde afrikarrarekin fitxatu duelako.

Kirol mailan itzuli handietara zentratuta jarraituko du klasikoak zainduz eta monumentuak helburu handitzat hartuta.

Atsegin dut

Wiggins, Londresko garaipena ospatzen

Urtea hasi da eta txirrindularitzaren gurpilak ez du etenik. Hamabi hilabete erakargarri ditugu aurretik bi gurpildun kirolarentzat. Hamaika  notizia eta ekitaldi ikusgarriz betea izango da.

Lokatzak dauka aste hauetan foku mediatikoak gainean. Enekok ekarri zizkigun nazioartean eta gertu gertatzen ari diren gorabeherez. Errepideko txirrindularitzak aldiz ematen ari da bere lehen berriak. Urteko zita garrantzitsuenak urrun egon arren oraindik Britainia Handitik datorkigu notizia: Wiggins-ek Skyrekin duen erlazioa bertan behera utziko du Paris-Roubaix lasterketa gauzatu ostean eta pistan zentratuko da Rio 2016ko Joko Olinpikoetan dominaren bat lortzeko. Hori gutxi balitz txirrindulari talde bat sortu du eta Mallorcako Challengean lehiatuko da lehen aldiz “Wiggins” taldea. “Atsegin dut” irakurtzen jarraitu

Tropela ere puntuEUS

tropela.eusUrte berriarekin batera Tropela ere puntuEUS domeinuan dela ekin nahi diogu 2015ari. Aldaketa guztiak oraindik gauzatzen ari gara, beraz, gerta daiteke arazotxoren bat izatea hurrengo egunetan. Baina hori bai, denboraldia hasterako guztia prest izango dugu!!

Pausutxo honekin Tropelak sarean euskara eta euskal izatearen presentziaren alde beste aletxo bat gehitu nahi izan dio, azken 10 urteetako ibilbideari jarraiki.

Badakizue hemendik aurrera zein helbide jarri behar duzuen nabigatzailean: tropela.eus.

Belaunaldi aldaketa ziklokrosean

Larrinaga Izarran, Euskadiko Txapelketaren garaileAmaierara iristen ari da 2014-2015 ziklokros denboraldia eta urteko lehiaketarik garrantzitsuenen bezperan ere bagaude: estatu zein munduko txapelketak. Nazioartean, denboraldia 2 ausentzia esanguratsuekin hasi zen. Alde batetik, Niels Albert falta zen. Bihotzeko arazo bat tarteko, iaz bizikleta zintzilikatu zuen medikuen aginduz. Eta beste aldetik, Zdenek Stybar txekiarra. Errepideko denboraldia erorketa baten ondorioz goiz amaituta, bazirudien iaz baino gehiago ikusiko genuela lokatz artean. Iaz, hiruzpalau lasterketa garrantzitsutan besterik ez genuen ikusi; oso maila altuan, hori bai. Eta aurtengoan, bere herrialdean, Tabor hirian, ortzadar maillota defendatzen ikustea espero genuen. Baina abuztuan Eneco Tourrean bezala, erorketa baten ondorioz lesio nahiko larria izan zuen urrian Herbehereetan, oraingoan ziklokross bat lehiatzen; eta ia ezinezkotzat jo zuten, bai berak, bai bere zuzendari Patrick Lefeverek ere, Taborrerako garaiz osatzea. Lehentasuna udaberriko klasikoetara sasoi betean iristea izanik, sorpresa handia litzateke Tabor-go irteeran ikustea.

“Belaunaldi aldaketa ziklokrosean” irakurtzen jarraitu

Uztailean oporrak hartzera behartuak [inozentada]

202015ean Tourrek ez Tropelan05ean antolatu genuen lehen Frantziako Tourraren inguruko lehiaketa eta gaur 2014koa azkena izan dela esan beharrean aurkitzen gara, zoritxarrez.

Aste honetan Prudhommek sinatutako eskutitz bat jaso dugu eta ez juxtu Gabonak zoriontzeko. Bere esanetan Tropelak ezingo du 2015eko Tourraren inguruko lehiaketarik antolatuko, ezta La Coursena ere, baldin eta diru kantitate handi bat ordaintzen ez badugu. Kontua da Frantziako gobernuak, Hollanderen iniziatibaz dirudienez, Frantziako Tourrarekin erlazionatutako sareko edozein ekimen, bai lehiaketak bai berriak, kanon bat ordaintzera behartuak izango direla. Dakizuen moduan, eta zoritxarrez, ez gara gai maila honetako ordainketei aurre egiteko.

Hollandek Espainiako gobernuak berriki plazaratu duen jabego intelektualaren legearen antzeko bat egokitu du Frantziako Tourra babesteko. Adierazi duenez, ezinbestekoa zaie Tourra bezalako mundu mailako ekitaldi garrantzitsu bat babestea, batez ere Beijingo Tourra edota Euskal Herriko Itzulia indarra hartzen ari direla ikusita.

Ez dakigu Hollandek eta Prudhommek beraien helburuak lortuko dituzten, baina guri dagokigunez, 2015ean ez Tourra ezta La Course antolatu gabe geratuko gara hamar urteren ondoren lehen aldiz. Oraingoz bi lasterketa horiei eragingo die lege berri honek eta garapenaren baitan ikusteko dago gainontzeko lasterketei etorkizunean aplikatu ala ez.

Horrenbestez, oporrak hartuko ditugu uztailean beste aukerarik ezean. Eta ea gainontzeko lasterketetan ez duten halako neurririk hartzen etorkizunean!!

 

Eguneraketa: inozentada

Atzoko inozentaden eguna izanik, guk gurean hauxe argitaratzea pentsatu genuen. Zorionez gezurra da hemen azaldutakoa eta espero dugu 2015ko uztailean ere opor gutxi izatea!! Espero dugu barretxo batzuk behintzat eragin izana ;-)