Asko pozten nau ETBk, eta batez ere ETB1ek, txirrindularitzako lasterketa ezberdinak gure etxeetara ekartzea. Hori da Paris-Niza lasterketa ezagunaren kasua. Gustura ikusten nituen lasterketa hauek, baina atzo konturatu nintzen ez direla “zuzeneko” irudiak. Hori da hori ezustekoa!!
Teknologia berriek gauzak asko aldatu dituzte. Hori da internetaren kasua. Eta horretaz ASOk asko dakiela esan behar. Tourraren webgunea (www.letour.fr) lasterketa antolatzaileetan erreferente da, zalantzarik gabe. Webgune honek lasterketaren nondik norakoak ematen dizkigu zuzen zuzenean. Telebistaren gabezietako bat erlojupekoetan dakusagu, atzoko kasuan bezala. Telebistaz lasterketa jarraitzen ari nintzen, baina ez nekien txirrindularien sailkapena nola zioan eta interneta erabiltzea pentsatu nuen informazio gehigarri hori eskuratzeko asmotan. Aipatutako webgunera sartutakoan, tarteko erreferentziak falta zirela ikusi nuen. Artean Contador, Evans eta beste zenbait helmugara iristekoak ziren. Ez nuen ulertzen. Orduan webgunean begira berrien txokoan “Contador wins” irakurri nuen. Telebistara begiratu eta oraindik Contador helmugaratzekoa zen. Orduan jabetu nintzen gertatzen ari zenaz. Continue reading “ETB tropeletik 35 minututara”
Iaz 30 urte bete eta gero, aurtengoan 32. urteari ekin nahi dio afizionatutako Cafes Baque txirrindulari taldeak. Gaur aurkeztu dute 15 txirrindulariz osatu duten aurtengo taldea Durangoko egoitzan. Txirrindulari hauetatik 6 elite mailakoak eta gainontzekoak 23 urtez azpikoak. Elitekoen artean Igor Romero mutrikuarra aurkitzen da. Aurreko bi urteetan
Iaz Trevison txapeldun izan ostean, Lars Boom titulua berresten ahaleginduko da. Etxean finkatu ditu 2009rako helburuak herbeherearrak: bere Iparraldeko Brabanten bertan ospatuko den munduko txapelketa, eta goraxeago hasiko den Espainiako Itzuliaren atarikoa. Errepidera eman lezakeen behin betiko urratsak ordea iganderako grina piztuko dio seguru asko.
Urtea hasi da eta txirrindularitza ere abian jarri da. Lehen zita nagusia Australian hasi da jokatzen gaur bertan, Tour Under Down Australiako itzulia. Eta noski, izugarrizko ikusmina sortu du Armstrong bertan baita hiru urte t’erdi errepideetatik kanpo izan ondoren. Armstrongen urtea nioen izan ere ikaragarrizko ikusmina sortu baitu Texasdarraren itzulketak. Nigan ere aitortu beharra dut ikusmin ikaragarria sortu duela eta seguru naiz zeresan handia emango duela amerikarrak.