Iaz egin ziguten ondoren atxekita jarri dugun elkarrizketa hau. Aspaldian ginen webgunean jartzekoak, baina kontuak kontu, gaur arte ‘kajoi desastrean’ gordeta izan dugu. Beharbada goizo xamar da, baina ez gehiegirik falta Tropela.net-eko lehen lehiaketa hasteko.
Elkarrizketan 10.000 kiniela izatera iristeko helburuaz hitz egiten genuen, baina azkenean 8.069 kiniela izan ziren. Ez zen marka txarra izan, baina ea aurtengoan 10.000 horien barrera hori gainditzeko gai garen.
Urtetik urtera berrikuntzak gehitzen joan ohi izan gara Tropela.net-en. Aurten ere berrikuntzak izango dira eta espero dugu guztion gustokoak izango direla.
[audio:eitb_hiruerregeenmahaia_20080622.mp3]