Iparraldeko ortzadarraren bila

Errepide gaineko denboraldiaren hasiera lau haizetara zabaldu den honetan (Lance Armstrong-en itzulerak eraginda berez lasterketek duten garrantziak baino), ziko-krossarena bere amaierara ari da iristen, isilean, ohi bezala. Espezialitatearen puntu gorena heltzeke da oraindik ordea, asteburu honetan jokatuko baitira Herbeeretako Hoogerheide-n Munduko Txapelketak. Urteroko legez, proba nagusia gizonezkoen elite mailakoa izango da. Iaz Trevison txapeldun izan […]