Badakigu Euskal Herriko lantoki askotan txirrindularitza porrak antolatzeko joera dagoela eta gure asmoa horretarako Tropela.net webguneak eskaintzen duen aukera erabiltzea dela. Kasu horietako bat ekarri nahiko genuke hona, bertan beraien tropeltxoko irabazleak Tropelako kamiseta baitu sari moduan. Tropelako kamiseta eta urte osorako lankideen begirunea! Hauxe da Arrasateko Garaia Berrikuntza Zentroan dagoen enpresa batetik bidali diguten gutuna:
Abantailen txirrindulari amorratu asko dago eta txirrindularitzaz nork gehiago jakin demostratu nahi zuten Tropelean! Azkenean lankide guztiak zirikatu eta Abantaileko tropeltxoa sortu genuen.
Tourrean sorpresa izan genuen ordea, ustez gehien zekitenak atzean gelditu eta hona hemen gure irabazlea!
Animo Tropelakin, ondo pasatzeko aukera ematen diguzue eta! Txirrindularitzaz ere zeoze ikasten ari gara…
Aurreko urtean martxan jarritako ekimenari jarraipena eman eta Jokin Ormaetxea zenaren oroitzapena bizirik mantendu nahian datorren Larunbatean Irailak 27 arratsaldeko 17:00tan Azkoitian Euskal Txirrindulari Profesionalen II Jokin Ormaetxea Kriteriuma ospatuko dugu.Bertan izango direla konfirmatu duten txirrindulari batzuk honako hauek dira:
Lance Armstrong 2009an profesionaletara itzuliko omen da Astana taldearekin, atzo, 
Iragan asteburuan amaitu zen Portugalgo Itzulia David Blanco galizarraren garaipenarekin, hamaika lehiaketa egunen ostean. Tartean, besteak beste, Napolitano, Barbosa eta Pacheco-ren arteko sprintak, Torre gainera igoera ikusgarria, Koldo Gil-en berragerpena lasterketa garrantzitsu batean edota Héctor Guerra eta azken garailearen arteko markaketa estua. Hori bai, guztiaren gainetik egitura oso egonkordun lasterketa izatearen itxura eman du Portugalek; era guztietako etapak, lehiaketa garrantzitsu orok behar duen bezalako hedapena, jende ugari bide bazterretan, etab.