Afizionatuetako kafea

BaquéIaz 30 urte bete eta gero, aurtengoan 32. urteari ekin nahi dio afizionatutako Cafes Baque txirrindulari taldeak. Gaur aurkeztu dute 15 txirrindulariz osatu duten aurtengo taldea Durangoko egoitzan. Txirrindulari hauetatik 6 elite mailakoak eta gainontzekoak 23 urtez azpikoak. Elitekoen artean Igor Romero mutrikuarra aurkitzen da. Aurreko bi urteetan Orbea-Oreka taldean izan bazen, orain afizionatuetan korritzea egokitu zaio. Seguru aurrealdean ikusiko dugula!

Ruben Gorospek zuzentzen duen taldeak elastikoa ere aldatu berri du. Aurtengoan beltzez jantzita ibiliko dira errepidean eta beren goiburuaren arabera, “denboraldi honetan ere larrua utziko dute”. Hona hemen taldea osatzen duten txirrindularien zerrenda:

– MIGUEL ANGEL LUCENA ESTEPA
– BORJA COLLADO LARRAURI
– IGOR PLAZA URIARTE
– BORJA ABASOLO ROMAN
– TONI GARCIA ALCARAZ
– JESUS GARCIA RIOS
– LUIS ALBERTO ESTEVEZ MEGÍAS
– JUAN MANUEL PÉREZ JIMÉNEZ
– DAVID GUTIERREZ PALACIOS
– CRISTIAN CASTRO SAN JUAN
– IGOR ROMERO ETXEBARRIA
– ORIOL LLESUY DURAN
– VICTOR MARTINEZ GARCIA
– JAVIER MARTINEZ BARCELÓ
– CARLOS JUEZ OCHOA

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.