Armstrongen urtea

Lance ArmstrongUrtea hasi da eta txirrindularitza ere abian jarri da. Lehen zita nagusia Australian hasi da jokatzen gaur bertan, Tour Under Down Australiako itzulia. Eta noski, izugarrizko ikusmina sortu du Armstrong bertan baita hiru urte t’erdi errepideetatik kanpo izan ondoren. Armstrongen urtea nioen izan ere ikaragarrizko ikusmina sortu baitu Texasdarraren itzulketak. Nigan ere aitortu beharra dut ikusmin ikaragarria sortu duela eta seguru naiz zeresan handia emango duela amerikarrak.

Gaurkoa Adelaidan barrena osatu den 1,7kmtako zirkuitoan jokatu da, 30 itzuli 51kmtako ibilbidea osatu arte. Espero bezala sprinter bat nagusitu da, McEwen australiarra ian juxtu. Nabarmentzekoa Iñaki Isasi 16. postuan sailkatu dela Cancer Clousing Classic lasterketa honetan. Armstrong taldekidez inguratuta 64. sailkatu da.

Asteartetik aurrera 6 etapa jokatuko dira eta azkena, 6. etapa, berriro ere Adelaidako kaleetan zehar jokatuko da beste zirkuito batekin. Zirkuito hau, ordea, 4,5kmtakoa izango da eta 20 itzuli eman beharko dizkie.

Iazko garailea André Greipel alemaniarra izan zen eta badirudi aurtengoan ere bere helburuen artean duela Australiako lasterketa hau irabaztea. Gogoratu Mikel Astarlozak 2003an irabazi zuela lasterketa hau. Ia aurtengoan beste euskaldunen batek ezustekoa ematen digun.

Armstrong gogotsu

Emandako prentsaurreko baten arabera, amerikarra gogotsu da. 2004ean eta 2005ean bizikletan aritzen zenean presio asko zuela gogorarazi du eta bizikletarako zuen gogoa obligazio bihurtu zitzaiola. Orain, berriz, gogo hori berreskuratuta irrikaz ekingo omen dio etapa berri honi. Prentsaurrekoan bere adinaren inguruko galderei bromaz egin zien aurre. “Hiru urte t’erdi garagardoa edan eta nire ipurdiaren gainean eserita igaro ditut” zioen irribarrez.

Bere burua txirrindularitza profesionalerako prestatuta aurkitzen duela argitu zuen eta badakila bere karrera profesionala kolokan jartzen duela aurrikuspenak betetzen ez baditu. Baina kantzerraren kontrako gudan edozein arrisku hartzeak pena merezi dula adierazi zuen.

Kontuak kontu, Armstrongen egiten duela egin arren, zeresan asko emango ditu aurtengo denboraldi hasi berri honetan.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.