
Atzoko lehen etaparako hiru faboritoak aipatu zituen Vaughtersek twitter bidez eta baita asmatu ere. Phinney (BMC, %14), Thomas (SKY, %21,3) eta Rasmussen (GRM, %2,7) izan ziren bere txioko izenak, baina ordena zehaztera ez zen ausartu. Hala ere, Rasmussenek irabaztea nahiko zuela pentsatu behar bere taldeko txirrindularia izaki.
Askok Thomas jotzen zuten faborito. Romandiako aitzin etapa irabazi zuen eta horrek abantaila ematen zion, baina gogoratu Romandiakoan zenbait txirrindularik euripean jokatu zutela atzo ez bezala. Dena den, Thomasek ez zuen hutsik egin eta denborarik onena jarri zuen.
Ez nuke aipatu utzi nahi Navardauskasen (GRM, %0,1) marka denbora luzez gainditu ezineko marka izan zela.
Batez ere Euskal Herriko Itzuliaren harira, han eta hemen entzun dugu Miguel Madariaga Euskaltel Euskadiren managerra. Agur kutsua izan dute bere adierazpenek, inondik ere. Talde laranjaren etorkizuna datozen hilabeteetan argituko da, baina Madariagak argi utzi du bera ez dela bertan ariko.

Dakizuen bezala Euskaltel-Euskadi taldeak 2012. urtera arte zuen ziurtatua Euskaltelen babesa. Egoera horren aurrean, euskal komunikazio zerbitzuen enpresaren erantzunaren zain geratu beharrean, aurrera egin eta beste babesle baten bila aritu dira. Eta lortu ere, lortu dute.