Jon Izagirre protagonista Belgikan

Ez dakit Jon ala Ion idatzi behar dudan, baina guztiok dakizue norri buruz ari naizen. Ormaiztegiko Izagirre anaietan gazteenak erakustaldia eman du Gent-Wevelgem klasikoan.

Eguneko ihesaldian sartu da beste txirrindulari batzuekin, baina ihesaldiaren ibilbidearekin gustora ez eta aurrera jo du Lund (SAX) kide zuela. Biak azken 15 kilometrorarte lasterketa buruan izan dira baina, espero zen bezala, interes asko eta txirrindulari indartsuak zituzten atzetik eta harrapatu egin dituzte.

 

Helmugan 20-25 inguruko tropeltxoak esprinta jokatu du eta Boonen (OPQ) izan da azkarrena. Hala ere Jonek ez du hankarik jaso eta 15. helmugaratu da.

Bikaina 23 urteko gazteak erakutsi diguna. Poza eman dik euskaldun bat horrelako klasiko batean era horretan lehiatzen ikusi izana. Ostiralean ere anaia, Gorka, bikain ibili zela irakurri dut, baina ez nuenez ikusi ezin ezer esan. Zorterik onena opa diet bi anaiei!

 

 

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.