Gaurkoan ere erakustaldia eman du Astana taldeak. Madonna Di Campiglio igoeran jada Contador (TCS) bakarrik zen eta talde kazakhstandarrak bost ordezkari zituen, tartean Mikel Landa (AST). Besterik ezean, etapa garaipena lortu du Mikelek talde urdinarentzat. Continue reading “Aruk egin ezin duena Mikel Landak”
Kategoria Artxiboak:Euskaldunak
#97 Tropela podcastak: Ardenetako Hirukoa 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa
Post honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015 Ardenetako Hirukoa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Kinielaren berezitasunak nabarmentzen dituzte
– Lehenengo multzoan aukeraketa egitea errazegia?
– Euskaldunak?
– Zein estrategia erabili?
Euskaldunen aukerak
Paris-Niza eta Tirreno Adriatikoan egongo diren gure txirrindularien analisia ekarri nahi izan dizuet post honetara.
Orokorrean, sailkapen nagusiaren lehian egon beharrekoak Movistar Teameko Ion Izagirre eta Beñat Intxausti izango lirateke. Bestetik, Mikel Nieveleitzarra asteazkenean hasten den Tirrenon liderraren luxuzko gregario lanetan arituko da.
“Eguzkiko lasterketa” deitzen den froga frantziarrean Izagirre anaietariko gazteena den Ionek Col d´Ézeko krono igoera bere alde du. 2013an 10. postuan bukatu zuen eta argi dago Euskaltelen zegoenetik hona erlojupekotan hobetuz joan dela. Continue reading “Euskaldunen aukerak”
Murias taldea bere kategoriara kateatua
Murias taldeak aspaldi erakutsi zuen Euskal Herriko Itzulian parte hartzeko gogoa. Taldea saiatu da nolabait antolakuntzak bere partaidetza ahalbidera zezan elkarrizketak izaten, baina azkenean ezezkoa jaso du.
Dakizuen moduan Muriasek aurtengoa du lehen denboraldia txirrindularitzan. Kontutan izanda talde Continental mailakoa dela, txukun ekin dio denboraldi hasiera honi: Mallorcako Challengean Egoitz Garcia – erorikoek ez zioten lagundu – eta Unai Intziarte izan ziren taldearen lanari emaitzarik onenak lortzeko gai izan ziren izen propioak, eta Murtziako itzulian Gari Bravok tarteko helmugen sailkapena irabazi zuen. Orain Portugalen ari dira lehian Volta ao Algarven. Continue reading “Murias taldea bere kategoriara kateatua”
Euskadi Fundazioa: iraganeko proiektu berria
“Objektibo nagusia Fundazioak bere garaian hasitako bidea berreskuratzea da, taldea profesional mailara bueltatzea da” zioen Miguel Madariagak Bilboko Guggenheim Museoan egindako aurkezpenean.
EDP-Euskadi Fundazioa ekitaldi honetan bere etapa berri honetan duten “gosea” eta nahiak adierazi zituzten han bildu ziren lagun eta komunikabideei.
Bere 23. urtean, ekipoaren gaztetasuna nabarmen da non 1995 eta 1996. urtean jaiotakoek presentzia handia dute. Beraz, taldea 19 txirrindulari hauek osatzen dute: Gotzon Martin, Paul Ormaetxea, Mikel Alonso, Yeray Dominguez, Ibai Azurmendi, Marc Buades mallorcarra eta Lapurdin jaiotako Cyril Barthe izango dira jubenil adinekoak. EDP 23 azpikoan ibilitako: Javier Martin, Eder Saez de Ocariz, Ander Etxebarria, Oscar Gonzalez, Jon Irisarri, Xabier San Sebastian eta Alberto Contador Fundazioan ibilitako Iosu Angoitia.
Bestetik, Euskadi-n egondako Mikel Aristi, Mikel Iturria eta Illart Zuazubiskar dira taldekideei esperientzia puntu hori emateko arduradunak.
Egutegiaren aldetik, gazteenak Lehendakari eta Euskaldun izeneko txapelketetan ibiliko dira, izan ere, proba gehienak bai estatu mailan baita Frantzia eta Portugalen jorratuko dituzte.
Talde honek badu pausoz pauso, kilometroz kilometro hezten joateko aukera paregabea.