
Tituluaren defentsan eta bere azken erlojupekoaren aurrean. Ataka hortan bizi izan du Arndt-ek gaurko lehia, bere ibilbide luze zein ederrari tamainako bukaera eman nahian. Eta zama hau gainean eramanda, ulertzekoak dira helmugaratzean esandakoak: “Lasaitu polita hartu dut, azken marra gainditzean”. “Ez da erraza izan hainbeste lasterketa lehiatu eta prestatzea, batez ere azken urteotan”.
Arndt-ek, bere loraldian, egutegi luze-zabala mendean hartua zuen. Egun anitzeko, zein bakarreko, erlojupekoak zer esanik ez, lasterketa ia guztietan zen lehiakor. Azkenaldian, baina, bere baliabideak neurri baten kamustu egin direla aitortu behar da. Belaunaldi berrien kontrako defentsa, geroz eta nekezagoa egin zaio. Baino bada gotorleku bat, azken egunerarte, Arndt-ek entregatu ez duena: erlojupekoak. Eta horri esker, ortzadarra soinean agurtu zaigu, hain ondo menperatu duen disziplinan.
Continue reading “Judith Arndt-en azken gotorlekua”
Londresekoa, ez da 2012ko egutegian besterik gabeko zita izango. Aitzitik, geroz eta murriztuagoa dagoen emakumezkoen errepideko egutegian, distira berezia hartu duen hitzorduaren aurrean gaude.
Leire Olaberriak handia egin du berriz ere. Polonian jokatu berri duen Europako Pistako Txapelketan gailendu da omnium modalitatean. Sei probek osatzen dute omnium-a: abiadazko itzulia -250 metro erlojuaren kontra-, puntuaketa, kanporaketa, jazarpena, scratch-a eta 500 metro erlojuz kontra. Sharakova bielorrusiarra eta Wojtyra poloniarra sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren
Urrian sartu berriak gaudela eta denboraldia bukatzear dagoela emakumezkoen txirrindularitzaz kontutxo batzuk nahiko nituzke egin. Mutilen konparaketaz hasita askoz gutxiago ematen dute nesken berri. Txirrindularitzan nahiz beste kirol guztietan. Eta beno, hasteko esan nahiko nuke Euskal Herrian 4 talde daudela. Nafarroan Berritxako, Gipuzkoan Debabarrena eta Tolosa eta Bizkaian Sabeko. Talde berean sartzen da Bizkaia Panda taldea. Azken hau goi mailako kategoriakoa da. Pistan berriz independenteago ibiltzen gara. Ez dago hainbeste talde. Euskal Herri mailan ezagunenak neska hauek daude. Leire Olabarria, Berta Fernandez, Joana Eslaba, Karina Morentin eta hainbat. Pistako mailan kategoria altuenean ibili den neska Leire Olabarria da, gipuzkoarra.