Emakumeen hitzordua: Londres 2012

Londresekoa, ez da 2012ko egutegian besterik gabeko zita izango. Aitzitik, geroz eta murriztuagoa dagoen emakumezkoen errepideko egutegian, distira berezia hartu duen hitzorduaren aurrean gaude.

Horren lekuko, ikur diren txirrindulari batzuentzat, beraien karrerak luzatzeko pisuzko arrazoi bilakatu izana Londres. Kristin Armstrong-en adibidea ekarriko nuke gogora: 2008an Beijing-en, erlojupekoan urrea lortu ostean, txirrindua utzita izan da amatasunari bide egiteko. 2010ean haurra izan ondoren, gorenera iristeko asmoz bueltatu da eta Londresko erlojupekoan ditu begiak jarrita, 39 urteko amerikarrak. Ba al da hau baino erronka ederragorik?

Armstrong-ena, ordea, ez da aparteko kasua. Eskarmentua dutenen multzo berean sartu genitzake: Ina Teutenberg (38 urte), Amber Neben (37) edo Judith Arndt (36) bera. Belaunaldi bikain honek, Londresen du bidegurutzea: aurrera jarraitu, ala albo batetara gelditu eta paso eman. Continue reading “Emakumeen hitzordua: Londres 2012”