Emakumeen hitzordua: Londres 2012

Londresekoa, ez da 2012ko egutegian besterik gabeko zita izango. Aitzitik, geroz eta murriztuagoa dagoen emakumezkoen errepideko egutegian, distira berezia hartu duen hitzorduaren aurrean gaude. Horren lekuko, ikur diren txirrindulari batzuentzat, beraien karrerak luzatzeko pisuzko arrazoi bilakatu izana Londres. Kristin Armstrong-en adibidea ekarriko nuke gogora: 2008an Beijing-en, erlojupekoan urrea lortu ostean, txirrindua utzita izan da amatasunari […]