Emakumezkoen txirrindularitza

Sarasola eta Zabirova BiranUrrian sartu berriak gaudela eta denboraldia bukatzear dagoela emakumezkoen txirrindularitzaz kontutxo batzuk nahiko nituzke egin. Mutilen konparaketaz hasita askoz gutxiago ematen dute nesken berri. Txirrindularitzan nahiz beste kirol guztietan. Eta beno, hasteko esan nahiko nuke Euskal Herrian 4 talde daudela. Nafarroan Berritxako, Gipuzkoan Debabarrena eta Tolosa eta Bizkaian Sabeko. Talde berean sartzen da Bizkaia Panda taldea. Azken hau goi mailako kategoriakoa da. Pistan berriz independenteago ibiltzen gara. Ez dago hainbeste talde. Euskal Herri mailan ezagunenak neska hauek daude. Leire Olabarria, Berta Fernandez, Joana Eslaba, Karina Morentin eta hainbat. Pistako mailan kategoria altuenean ibili den neska Leire Olabarria da, gipuzkoarra.

Orain bidean sartuko naiz. Bideko egutegia mutilena bezalakoa da baina ezberdintasun nagusi bat dago: Euskal Herri mailan 3-4 lasterketa egiten direla hemendik da beste guztiak kanpora joan beharra izaten dute. Adibidez: Murcia, Gerona, Sevilla, Madrid etab. Gero Tourra eta Giroa bezalako buelta ezagunak ere izaten dira. Baina karrera hauetan Berritxako, Tolosa eta Debabarrena taldeek ez dute parte hartzen. Bertan dauden neskak zediduta joaten dira beste talde batzuetara. Lasterketa hauetan gehien entzuten diren neskak Eneritz, Maria, Nekane, Saioa, Josune, Mireia, Arantzazu, Agurtzane eta abar dira. Hauek euskaldunei dagokionez baina gehien dabizenak lasterketa hauetan italiarrak direla esango nuke. Joane Somarribaren ondorengoa izan daitekeena, ba nire ustez, Eneritz izan daiteke. Baita Maria bera ere Euskal Herri mailan.

Gehiago jakin nahi izanez gero emakumezkoen txirrindularitzaz sartu orri honetan, www.todociclismo.com edo bestela www.equipoeuskadi.com webgunean eta bertan aukeratu emakumeen txirrindularitza edo ciclismo femenino.

Argazkia: www.zikliamatore.com