Euskal Herriko Itzulia hasteko aste bete falta denez gero, ibilibideari gainbegiratu bat ematea komeni da. Hartara gainera, Tropelak antolatutako jokoan parte hartzen dutenek erreferentzia baliagarri bat izango dute txirrindulariak hautatzerako garaian. Baina, gehiago luzatu gabe, has gaitezen etapak banan banan aztertzen:
1. Etapa: Legazpi-Legazpi (137 km.). Aurtengo edizioko etaparik laburrena (erlojupekoa salbu, noski). 3. mailako lau mendate eta 2.mailako beste hiru gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Lasterketa honetan izan ohi diren osagaiez osatutako ibilbidea, alegia. Azkeneko mendatea, Deskarga (motza baina malda gogorduna) helmugatik 6 kilometrotara kokatzen da. Hortaz, liderraren aurreneko maillota talde murriztu baten artean lehiatzea espero liteke. Hala ere, diferentziek ez lukete handiak izan behar.
2. Etapa: Legazpi-Erandio (153 km.). Continue reading “Euskal Herriko Itzulia 2008. Ibilbideari gainbegiratua.”
Gustura jakin nahiko nuke iazko Tourra irabazteko zorian zegoen txirrindulari danimarkarra nondik dabilen eta zertan ari den… Argituko al digute noizbait zer gertatu zen Michael Rasmussenekin?
Igande honetan emango zaio hasiera zortzi egun iraungo duen Paris-Niza lasterketa ezagunari. Dirudienez azkenean bai, izan ere 20 taldek ASO-ren proban parte hartuko zutela adostu zuten, nahiz eta kontratuko klausularen batekin desadostasunak plazaratu ziren.
Hemen dugu falta zitzaigun azkenengo “itzuli handiaren” aurkezpena, Espainiako Vuelta. Jadanik jakinaren gainean izango zarete proba honek ez didala beste lasterketa askok adinako irrikarik sortzen, agian korritzen den garaian korritzen delako, agian partehartzaileen mailagatik… hala ere, batez ere, bere ibilbideak proba ikusgarria izaten laguntzen ez duelako da, nire kasuan behintzat, proba hau ikusi “behar” hori ez izateko arrazoia.