ASO-k Paris-Niza. UCI-k mehatxuak

Paris-Niza 2008Igande honetan emango zaio hasiera zortzi egun iraungo duen Paris-Niza lasterketa ezagunari. Dirudienez azkenean bai, izan ere 20 taldek ASO-ren proban parte hartuko zutela adostu zuten, nahiz eta kontratuko klausularen batekin desadostasunak plazaratu ziren.

ASO eta UCIren arteko liskarrak berean dirau, nahiz eta frantziarrek oraingo honetan dagoen liskarra txirrindulari eta UCIren artekoa dela esan. Oraingoan Paris-Niza lasterketaren inguruan izan da ikamika.

ASOk frantziar legediaren araberako arau propioak ditu eta arau hauek UCIren arabera ez baitira araudiarekin bateragarriak. Hori dela eta, txirrindulariei posta elektroniko bana bidali zieten esanez araudarekin bateragarriak ez izanda segururik gabe korritzeko arriskuan leudekela. Baina ez hori bakarrik, araudiaren kontra joateagatik sei hilabetez txirrindularitzatik baztertua izateko arriskuan izango direla esaten da.

Txirrindularien taldeek Paris-Nizan parte hartu nahi dute eta ez zaie batere ondo iruditu UCIren mehatxuzko jarrera hau. Madariagak argi esan zuen: “Taldeak enpresak gara eta txirrindulariak langileak. Taldeak lana non egin behar den erabakitzen duenean, langileak hara joan beharko dute”. Noski, taldeei asko interesatzen zaie parte hartzea (zaletuoi ere bai, ezta?).

Kirol Arbitraiaren Epaitegiak arazo honen guztian txirrindularien egoera ikusita, parte hartzeko asmoa azaldu du. Baina azkenean ez da hala izango, ASO-k ez baitu epaitegi honen bitartekaritza ontzat hartu eta nola frantziar araudia betetzen duen, ez dago ezer egiterik txirrindularien alde.

Esan bezala liskarrak hor dirau eta ez du konponbiderako itxurarik azaltzen, ez epe motzean behintzat.

Irudia: www.letour.fr

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.