Aurtengoan denboraldiaren amaieran egin dugu sari banaketa, beste urteetan ez bezala. Lehiaketa guztietan sarituak zeudenez, urriaren 3an Zestoako Bainuetxean egindako ekitaldi xume batekin eman genion amaiera denboraldiari. Ekitaldia Gaizka Lasa kazetari eta txirrindulari ohiak gidatu zuen eta sariak banatzen Igor Romero eta Amets Txurruka bizkaitarrak eta Haimar Zubeldia gipuzkoarra aritu ziren. Hemen doakizue saria jasotzera agertu ziren irabazleen famili argazkia.

Amaitzeko Tropela elkarteko presidenteak, Egoitz Lizasok, esker oneko hitzak izan zituen bai zale, babesle eta euskal ziklistentzat. Urtetik urtera Tropela haziz doala adierazi zuen zenbakiekin eta datorren urterako berrikuntza batzuk aurreratu zituen. Bertaratutako jendearengan interes gehien piztu zuena, Continue reading “Tropela Sariak 2008”
Euskal Herriko Itzulia hasteko aste bete falta denez gero, ibilibideari gainbegiratu bat ematea komeni da. Hartara gainera, Tropelak antolatutako jokoan parte hartzen dutenek erreferentzia baliagarri bat izango dute txirrindulariak hautatzerako garaian. Baina, gehiago luzatu gabe, has gaitezen etapak banan banan aztertzen: