Phinney atzoko faboritoetan nagusi

Atzoko lehen etaparako hiru faboritoak aipatu zituen Vaughtersek twitter bidez eta baita asmatu ere. Phinney (BMC, %14), Thomas (SKY, %21,3) eta Rasmussen (GRM, %2,7) izan ziren bere txioko izenak, baina ordena zehaztera ez zen ausartu. Hala ere, Rasmussenek irabaztea nahiko zuela pentsatu behar bere taldeko txirrindularia izaki.

Askok Thomas jotzen zuten faborito. Romandiako aitzin etapa irabazi zuen eta horrek abantaila ematen zion, baina gogoratu Romandiakoan zenbait txirrindularik euripean jokatu zutela atzo ez bezala. Dena den, Thomasek ez zuen hutsik egin eta denborarik onena jarri zuen.

Ez nuke aipatu utzi nahi Navardauskasen (GRM, %0,1) marka denbora luzez gainditu ezineko marka izan zela.

Continue reading “Phinney atzoko faboritoetan nagusi”

#59 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Axier Sukia (@sukigalp), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaz mintzatzen dira podcast honetan:

– Ibilbideari errepasoa ematen diote (Raulek ibilbidearekiko kritikatxoa egiten du)

– Lasterketetako maillotak, gain sariak,… azalpena.

– Tropelako kiniela egiteko multzoen azterketa.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Lieja-Bastogne-Lieja zuzenean!!

15:30etan hasiko gara Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren jarraipena egiten. Gogoratu ordua iritsi artean ez duzuela seinalerik jasoko.

Saioan zehar gurekin harremanetan jartzeko Twitter (@tropela), Facebook (facebook.com/tropela) eta Skype (‘tropela.elkartea’) erabili ahal izango dituzue.

Android mugikorretik jarraitzeko: Winamp aplikazioa
iOSetik jarraitzeko: FStream
Nokia (Symbian) mugikorretik jarraitzeko: Internet Irratia.

Bi kasueta gehitu beharreko URLa: http://giss.tv:8000/tropela.mp3
Argi bide gehiago hemen.

Nola jarraitu Lieja-Bastogne-Lieja Tropelarekin?

Prest gaude bihar, apirilak 22, Lieja-Bastogne-Lieja klasiko famatua zuzenean streaming bidez eskaintzeko. Saioari arratsaldeko 15:30etan ekingo diogu (gogoratu lasterketa 17:00ak aldera amaituko dela antolakuntzaren arabera).

Nola entzun dezaket saioa?

Continue reading “Nola jarraitu Lieja-Bastogne-Lieja Tropelarekin?”

Jarraituko al zenuke Lieja-Bastogne-Lieja zuzenean Tropelarekin?

Tropelan hurrengo igandeko Lieja-Bastogne-Lieja klasiko handia zuzenean eskaintzean pentsatzen ari gara. Lehen proba Milano-Sanremorekin egin genuen eta igandeko klasikoarekin ekimena errepikatzeko aukera dagoela ikusi dugu. Hori dela eta galdeketa bat egin nahi dugu zuen artean jakiteko zuen iritzia ekimen honen aurrean.

Era berean inolako iradokizun edo gomendiorik bazenukete formatoaren edo edukiaren inguruan, mesedez, gehitu iruzkinak jarraian. Gustura hartuko ditugu bai galdeketaren erantzunak bai iradokizun edo gomendioak.