
Aurtengo Munduko Txapelketa Limburgen jokatuko da. Londreseko Olinpiar jokoetan egin bezala, Munduko Txapelketa honetan emakumezkoak ere aukeratu behar dira Tropelako kinielan. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) emakumezkoek egin beharko dituzten ibilbideak eta emakumezkoak aztertzen dituzte.
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
– Limburgeko ibilbidearen azterketa: erlojuaren kontrakoa (24km) eta errepidekoa (129km).
– Tropelako kinielan emakumezkoen multzoei azterketa.
– Limburgen izango diren emakume ordezkariak: Eneritz Iturriaga eta Ane Santesteban.
– Nola banatuko dira euskaldunen puntuak?
La Bola del Mundoko etapa ikusgarria izan da –bukaera behintzat-. Menchovek irabazi du etapa Porteri aurrea hartuta azken metroetan –ihesaldian sartu dira biak ala biak- eta Romain Sicard bosgarren bukatu du. Hazparneko ziklistak ekarriko digunaren aurrerapena? Hala izan bedi! Sailkapen nagusiari dagokionez, etapak ez du irauli. Rodriguezek erasoa jo du, Morenok erritmoa berotu eta gero, eta Contador eta Valverde atzean utzi ditu, baina azkenean, Madrilgo podiumeko hiru koskak okerrik ez dela Contadorrek, Valverdek eta Rodriguezek zapalduko dute igande arratsaldean, hurrenez hurren. Fuente De-ra bidean Katusha horren indartsu egon izan balitz…
Gutxien espero zenean, transiziokoa izan behar zuen egunean Contador-ek hankaz gora jarri du Espainiako Itzulia. Contador berak ‘kamikaze’ hitza erabiliz deskribatu du bere erasoa. Bukaeran, kostata bada ere, garaipena eman dion erasoa.
Espianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Raul Perez (